Kanpo kaiaren ingurumen txostena urria bukaeran aurkeztuko dute
Kanpo kaiaren ingurumen txostena bukatzean publikoki aurkeztuko dutela iragarri du Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok, aurkezpen publikoa deitzearen konpromisoa bere gain hartuz. Uda aurretik agindu zuen bezala, ingurumen txosten berria urriaren 31rako bukatuta izango dutela berretsi du Portu Agintaritzako buruak, eta planaren aurkezpen publikoa data horren bueltan izango dela iragarri du. Bere bigarren administrazio kontseilua izan zenaren aurretik egin zituen aipatu adierazpenak Lucio Hernandok, atzo, bileran jorratu behar zituztenak prentsaren aurrean aurreratzen ari zela. Esan zuenez ingurumen txosten berria «teknikoki eta zientifikoki akatsgabea» izan dadin gogor ari dira lanean. Aurreko txostenak 1300 alegazio jaso zituela gogorarazi zuen Portuko buruak eta horiek denak gainditzeko ahaleginean ari direla azaldu zuen. Trafikoaren beherakada Urtebeteko epean portuko merkantzien trafikoak %7,3 jaitsi egin dela esan zuen Hernandok. Abuztura arte eta iazko datuekin alderatuta 176.800 tona gutxiago mugitu ditu Portuak. Honenbestez, krisiaren eragina nabaritzen ari direla eta datuak ezkutatzeko ez daudela aitortu zuen Portu Agintaritzako buruak. Arrantzan eta autoetan dituzte daturik baikorrenak, baina siderurgikoetan 500.000 tona gutxiago mugitu dituztela esan zuen. Edonola ere, uzkur, baina trafikoen aurreikuspenei eusteko itxaropena agertu zuen Portuko buruak. 4 milioi tona mugitzea aurreikusi dute. Horrez gain, Portuaren administrazio kontseiluan bi kide berri ariko direla iragarri zuen Hernandok: Errenteriako udalaren ordezkaria EAJko [...]
Kanpo kaiaren ingurumen txostena bukatzean publikoki aurkeztuko dutela iragarri du Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok, aurkezpen publikoa deitzearen konpromisoa bere gain hartuz. Uda aurretik agindu zuen bezala, ingurumen txosten berria urriaren 31rako bukatuta izango dutela berretsi du Portu Agintaritzako buruak, eta planaren aurkezpen publikoa data horren bueltan izango dela iragarri du.
Bere bigarren administrazio kontseilua izan zenaren aurretik egin zituen aipatu adierazpenak Lucio Hernandok, atzo, bileran jorratu behar zituztenak prentsaren aurrean aurreratzen ari zela. Esan zuenez ingurumen txosten berria «teknikoki eta zientifikoki akatsgabea» izan dadin gogor ari dira lanean. Aurreko txostenak 1300 alegazio jaso zituela gogorarazi zuen Portuko buruak eta horiek denak gainditzeko ahaleginean ari direla azaldu zuen.
Trafikoaren beherakada
Urtebeteko epean portuko merkantzien trafikoak %7,3 jaitsi egin dela esan zuen Hernandok. Abuztura arte eta iazko datuekin alderatuta 176.800 tona gutxiago mugitu ditu Portuak. Honenbestez, krisiaren eragina nabaritzen ari direla eta datuak ezkutatzeko ez daudela aitortu zuen Portu Agintaritzako buruak. Arrantzan eta autoetan dituzte daturik baikorrenak, baina siderurgikoetan 500.000 tona gutxiago mugitu dituztela esan zuen. Edonola ere, uzkur, baina trafikoen aurreikuspenei eusteko itxaropena agertu zuen Portuko buruak. 4 milioi tona mugitzea aurreikusi dute.
Horrez gain, Portuaren administrazio kontseiluan bi kide berri ariko direla iragarri zuen Hernandok: Errenteriako udalaren ordezkaria EAJko Maite Peña izango da aurrerantzean, eta Foru Aldundiko ordezkaria berriz, Bilduren ingurumen eta lurralde antolaketako diputatu Juan Karlos Alduntzin pasaitarra.