Esperientziak trukatu nahi dituzte literatura tailerrekin Hondarribian
Zapigarren urtez Hondarribiko liburutegiak literatura tailerrak antolatu ditu. Horrela, izena emateko hiru tailer antolatu dituzte irakurzaleek esperientziak trukatzeko helburuarekin; liburuaren hitzordua, euskaraz, liburuarekin zita eta larunbat bat, ...
Zapigarren urtez Hondarribiko liburutegiak literatura tailerrak antolatu ditu. Horrela, izena emateko hiru tailer antolatu dituzte irakurzaleek esperientziak trukatzeko helburuarekin; liburuaren hitzordua, euskaraz, liburuarekin zita eta larunbat bat, liburu bat. Maite Gonzalezek, tailerren kordinatzaileak azaldu duenez, “liburuaren gainean bakoitzak egiten duen irakurketarekin eztabaidarako aukera ematen du, eta horrela lerro artean irakurtzen ikasten da”. Urtero 60 lagun inguruk parte hartzen dute tailerretan eta “literaturak mundua, gu geu eta gizartea nolakoa den ulertzen laguntzen gaitu”. gehitu du Gonzalezek.
Urria, azaroa eta abenduan
Tailerrak urria, azaroa eta abenduan egingo dituzte eta tailer bakoitzean hiru liburu irakurriko dituzte, honela, guztira bederatzi liburu irakurriko dituzte hiru hilabetetan.