Espainiako Auzitegi Nazionalak Iñaki Gracia aske uzteko erabakia berretsi du
Santiago Pedraz epaileak Iñaki Gracia aske uztea erabaki ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki hori berretsi du. Pasa den maiatzean Jose Antonio Ortega Lararen bahiketa luzatzea leporatuta atxilotu zuten; ekainean, berriz, Pedrazek aske uzte...
Santiago Pedraz epaileak Iñaki Gracia aske uztea erabaki ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki hori berretsi du. Pasa den maiatzean Jose Antonio Ortega Lararen bahiketa luzatzea leporatuta atxilotu zuten; ekainean, berriz, Pedrazek aske uzteko agindua eman zuen, ez baitzuen epaiketan parte hartu zuen zantzurik ikusi. AVTk, Dignidad y Justiciak eta Verde Esperanza taldeek, ordea, helegitea aurkeztu zuten, baina gaur atzera bota ditu Espainiako auzitegiak.