Auzoko jaietarako prest egongo da Lepanto kaleko parke berria
Aste honetan bukatuko dituzte Lepanto parkeko obrak, San Migel-Anaka eremuaren hiritartzearen lehen ekintza. 6.615 metro koadroko eremuan eraiki dute parkea, Lepanto, Blas de Lezo eta Donostia karriken artean. Gune berriak haurrentzako jolas parkea, lorategia eta petankan aritzeko txoko bat izango ditu, baita bizikletekin eta patinekin ibiltzeko eremu bat. “Gune zabal bat da, askotariko erabilerako hainbat gunerekin, eta ingurune horren aldaketa handiaren hasiera markatzen du”, esan du Cristina Laborda obretako udal ordezkariak. Laborda pozik agertu da heldu den asteburuan egingo dituzten San Migeleko jaietan hainbat ekitaldi parke berrian egingo dituztelako. “Badakigu parkea aisiarako eta jolasteko gune garrantzitsu bat bilakatuko dela San Migel auzoarentzat”, esan du. Lepantoko gune berdearen eta jolas parkearen aurrekontua 970.000 eurotik gorakoa izan da, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du obra, Hiriber programaren barruan.
Aste honetan bukatuko dituzte Lepanto parkeko obrak, San Migel-Anaka eremuaren hiritartzearen lehen ekintza. 6.615 metro koadroko eremuan eraiki dute parkea, Lepanto, Blas de Lezo eta Donostia karriken artean. Gune berriak haurrentzako jolas parkea, lorategia eta petankan aritzeko txoko bat izango ditu, baita bizikletekin eta patinekin ibiltzeko eremu bat. “Gune zabal bat da, askotariko erabilerako hainbat gunerekin, eta ingurune horren aldaketa handiaren hasiera markatzen du”, esan du Cristina Laborda obretako udal ordezkariak.
Laborda pozik agertu da heldu den asteburuan egingo dituzten San Migeleko jaietan hainbat ekitaldi parke berrian egingo dituztelako. “Badakigu parkea aisiarako eta jolasteko gune garrantzitsu bat bilakatuko dela San Migel auzoarentzat”, esan du.
Lepantoko gune berdearen eta jolas parkearen aurrekontua 970.000 eurotik gorakoa izan da, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du obra, Hiriber programaren barruan.