2.587 ikaslerekin hasi dute ikasturtea Hondarribiko ikastetxeek
Ikasturte berria hasi dute Hondarribian eta denetara 2587 dira Hondarribian dauden ikasleak, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo arte. Horietatik 729 Haur Hezkuntzako ikasleak dira, bitik bost urte artekoak, beste 1026, Lehen Hezkuntzakoak, seitik ha...
Ikasturte berria hasi dute Hondarribian eta denetara 2587 dira Hondarribian dauden ikasleak, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo arte. Horietatik 729 Haur Hezkuntzako ikasleak dira, bitik bost urte artekoak, beste 1026, Lehen Hezkuntzakoak, seitik hamaikara artekoak, 636 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak, hamabitik hamabostekoak, eta 196 Batxilergokoak, hamasei eta hamazazpi urtekoak.
Hizkuntza ereduari dagokionez, D ereduan ikasten ari direnak ikasle kopuruaren %68a dira. Beste %28ak B ereduan ikasten dute eta % 4ak A ereduan egiten dute.
Biteriko jolastokia estaltzen
Txomin Sagarzazuk, Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, “ia 2600 ikasle egotea eta horietatik %96 eredu elebidunetan aritzea gure ikasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzen laguntzeko axola handikoa da. Bestalde, Udaletxetik ikasleek ahalik eta egoera egokienean ikasten laguntzeko ahalegina egiten ari gara, besteak beste, Talaia Biteriko jolastokia estaltzeko eta sabaileihoa eraikitzeko lanetan ari gara udaz geroztik, orain arte ez estalita ez zegoenez, bertako haurrek ezin baitzuten erabili euria egiten zuenetan. Hortaz gain, Talaia Satarkako sukaldea eta bertako kearen irteerako sistema egokitu egin dugu”.