Zazpi partidatik bost galdu ditu Oiarpek Gipuzkoako Txapelketan
Gipuzkoako Pilota Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten Oiarpeko pilotariek asteburuan, eta jokatutako zazpi partidetatik bost galdu zituzten oiartzuarrek. Kadete Lehen Mailan, Salaberria-Azpirozek 13-22 galdu zuten Segurako Intxausti-Oriaren ...
Gipuzkoako Pilota Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten Oiarpeko pilotariek asteburuan, eta jokatutako zazpi partidetatik bost galdu zituzten oiartzuarrek.
Kadete Lehen Mailan, Salaberria-Azpirozek 13-22 galdu zuten Segurako Intxausti-Oriaren kontra. Kadete Bigarren Mailan, Otegi-Mitxelenak 7-22 porrota jaso zuten Etxeberria-Alberdiren kontra. Seniorren Bigarren Mailan, Oiarpek 11-22 galdu zuen Aurrera Saiazen aurka. Lehen Mailan, Igeldok 15-22 irabazi zuen Oiarperen kontra. Seniorretan, banaka, 19-22 galdu zuen Ugaldek Usurbilgo Aranalderen kontra.
Gazte Mailan lortu zituzten oiartzuarrek bi garaipenak. Sarasti-Imazek 22-9 irabazi zieten Intxurreko Murua-Oriari, Lehen Mailan. Eta Bigarren Mailan, Hernandezek 22-4 irabazi zion Lazkaoko Zalduari.