Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sareko euskarazko artikulu onenen sariak

Euskarazko Wikipedian idatzitako artikulurik onenak nabarmendu dituzte Iñaki Ugarteburu sariekin, tartean Jon del Olmo oiartzuarra.  Euskarazko Wikipedia ekarpenak batuz doa egunetik egunera, eta gero eta hitz eta definizio gehiago ditu. Entziklopediaren atzean, jende askoren lana ezkutatzen da, eta lan hori saritu nahi du Azkue fundazioak, Iñaki Ugarteburu sarien bidez: euskarazko Wikipediari egindako ekarpenik onenak hautatzen dituzte sari horiekin. Artikulu horietako bat izan da Jon del Olmo gazte oiartzuarrarena: Kontrol lausoko sistema lana izan da teknika eta teknologia arloko artikulurik onena, Iñaki Ugarteburuko sarietako epaimahaiak erabaki duenez. Elektronikako 5. mailako ikaslea da Del Olmo, eta lehen aldiz idatzi du artikulu bat euskarazko Wikipedian. “Presaka eta korrika” aurkeztu zuen arren, ongi atera zaio: artikuluan bertan sari bat lortu duela agertzeaz gain, hamasei gigabyteko iPhone bat eraman du etxera. Mondragon Unibertsitatean ikasten du Del Olmok, eta han izan zuen sarien berri. Eskolan aurkeztutako lan baten ondorioz argitaratu du artikulua. Del Olmok ez zuen sariarengatik aurkeztu lana, ordea: “Arrazoi nagusia zen aldarrikatzea alde tekniko eta teknologikoan ere baduela toki bat euskarak”. Ikasle bizitzan, hizkuntz eskubideei dagokienez, oztopo ugari topatu du Del Olmok: “Beti ibili behar duzu tiraka: tiraka materiala euskaraz lortzeko, eskolak euskaraz lortzeko…”. Interneteko entziklopedian ere gauza bera gertatzen dela uste du: “Alde [...]

admin
Bidasoa
2011/09/27

Euskarazko Wikipedian idatzitako artikulurik onenak nabarmendu dituzte Iñaki Ugarteburu sariekin, tartean Jon del Olmo oiartzuarra. 

Jon del Olmo

Euskarazko Wikipedia ekarpenak batuz doa egunetik egunera, eta gero eta hitz eta definizio gehiago ditu. Entziklopediaren atzean, jende askoren lana ezkutatzen da, eta lan hori saritu nahi du Azkue fundazioak, Iñaki Ugarteburu sarien bidez: euskarazko Wikipediari egindako ekarpenik onenak hautatzen dituzte sari horiekin. Artikulu horietako bat izan da Jon del Olmo gazte oiartzuarrarena: Kontrol lausoko sistema lana izan da teknika eta teknologia arloko artikulurik onena, Iñaki Ugarteburuko sarietako epaimahaiak erabaki duenez.

Elektronikako 5. mailako ikaslea da Del Olmo, eta lehen aldiz idatzi du artikulu bat euskarazko Wikipedian. “Presaka eta korrika” aurkeztu zuen arren, ongi atera zaio: artikuluan bertan sari bat lortu duela agertzeaz gain, hamasei gigabyteko iPhone bat eraman du etxera.

Mondragon Unibertsitatean ikasten du Del Olmok, eta han izan zuen sarien berri. Eskolan aurkeztutako lan baten ondorioz argitaratu du artikulua. Del Olmok ez zuen sariarengatik aurkeztu lana, ordea: “Arrazoi nagusia zen aldarrikatzea alde tekniko eta teknologikoan ere baduela toki bat euskarak”.

Ikasle bizitzan, hizkuntz eskubideei dagokienez, oztopo ugari topatu du Del Olmok: “Beti ibili behar duzu tiraka: tiraka materiala euskaraz lortzeko, eskolak euskaraz lortzeko…”.

Interneteko entziklopedian ere gauza bera gertatzen dela uste du: “Alde teknikoan oinarrizko kontuak aurki daitezke, baina oraindik sakontzea falta da. Zerbait konkretua behar duzunean, automatikoki ingelesera pasatu behar duzu, edo gaztelaniara”.

Erreminta den aldetik, gustatu zaio Wikipedian lan egitea. Edozeinek gauza bati buruz dakiena ezagutarazteko modu ona dela uste du: “Librea da; edozeinek ikus dezake, eta edozeinek editatu”. Gainera, baliagarria dela uste du, batik bat ikasleentzat: “Azkarra da, eta, gehienetan, fidagarria”.

Borondatea
Wikipedian egindako lanaren bidez, euskararen alde zerbait egin nahi izan du oiartzuarrak unibertsitatetik kanpo, eta lana eta denbora eskatu arren —16-20 ordu egin ditu artikulua osatzen—, merezi izan duela uste du. Hala, borondatea izanez gero, euskarari bultzada emateko gauza gehiago egin daitezkeelakoan dago.

Sariak motibatu egin duela esan du, eta lana euskaraz egiten jarraituko duela. Orain ikasketa bukaerako proiektua egin behar du, eta ez daki euskaraz egin ahal izango duen. Dena dela, ahal duen neurrian “borroka horretan tiraka” ibiliko dela ziurtatu du.

Wikipedia erreminta “polita” dela nabarmendu du Del Olmok, eta euskaldunak bertan idaztera animatu ditu, ahal duten neurrian: “Euskararen arloan orain arte egindako lana ona da, baina zain geratu gara, eginda dagoenarekin nahikoa balitz bezala”.

Beste sei saritu
Del Olmorekin batera, sei pertsonak irabazi dituzte euskarazko Wikipediako artikulu onenen sariak, bost kategoriatan banaturik. Gipuzkoako fakultateetan beste bi garaile izan dira, biak EHUkoak: Aitor Gorrotxategiren AMIA analisia artikuluak lehen saria eraman du gizarte zientzien arloan, eta Naroa Sasietaren Mikrokontrolagailua lanak, berriz, bigarrena, teknika eta teknologia arloan.

Beste lau irabazleak EHUko Leioako fakultateetakoak dira. Osasun zientzietan, Iñigo Romeroren Barne belarri —lehen saria— eta Amaia Iribarrenen Xerostomia —bigarrena— artikuluak saritu dituzte. Natur zientzietan, berriz, Adrian Hugo Llorenteren Antropologia fisikoa —lehen saria— eta Iñigo Romeroren Difusioz mugatutako agregazioa —bigarrena— izan dira garaileak. Giza zientzien kategorian ez dute saririk banatu.

Aurtengo idazlanak “kalitatezkoak eta originalak” izan dira
Azkue fundazioaren Iñaki Ugarteburu sariak joan den ostegunean banatu zituzten, Bilboko Rekalde aretoan. Euskarazko Wikipedian aurten idatzitako testuak “kalitatezkoak eta originalak” izan direla nabarmendu zuten antolatzaileek.

Hain zuzen ere, sarituak aukeratzeko, lanaren edukia, euskararen txukuntasuna eta multimedia baliabideen erabilera —bideoak eta argazkiak— hartu ditu kontuan epaimahaiak.

Sari banaketan izan ziren, besteak beste, Josune Ariztondo Azkue fundazioko presidentea, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia eta Sabin Anuzita Bilboko Udaleko euskara zinegotzia. EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Euskaltzaindiko ordezkariak ere bertan ziren.

Sari horiek banatu dituzten bigarren aldia izan da aurtengoa. Iñaki Ugarteburu EHUko Medikuntzako irakaslearen omenez antolatu zituzten, sareari eta Wikipediari egindako euskarazko ekarpenak nabarmentzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.