Patxi Larrea: “Harro esan dezaket txapeldun gehien egin dituen dantzaria naizela”
Dantza soltearen alde egindako lana eskertzeko omenaldia egin zion larunbatean Errenteria-Oreretako Beti Prest Dantza Taldeak Patxi Larreari (Lezo, 1939). Ibilbide luzeak ematen duen esperientziarekin, dantza soltearen osasunaz mintzatu da Larrea, besteak beste. Biharko OARSO BIDASOKO HITZA-ren paperezko edizioan argitaratuko den elkarrizketaren bi galdera eta erantzun dira honakoak. Beti Prest Dantza Taldeak omenaldia egin berri dizu. Zer sentitu duzu? Ez da hau izan omentzen nauten lehenengo aldia. Sentimendu nahasketa bat da azkenean: ilusioa, poza eta baita deserotasun puntu bat ere, begi asko dagoelako zuri begira. Orokorrean eskertzekoa da, baten batek onartzen duelako zuk egindako lana. Zure garaiko eta gaur egungo dantza soltearen artean alderik ba aldago? Nire garaian nahiko ezjakinak ginen. Gaur egun, orain 50 urte zeuden akats berberak errepikatzen dira, errotuta daudelako. Nire ustez, denon iritziak entzun, eztabaidatu eta kontuan hartu behar dira gauzak hobetzen saiatzeko. Aurrean, entzun, ikusi eta eztabaidatu nahi ez duten pertsonak baldin badituzu, federazioa kasu, ezin da ezer egin akats horiek gainditzeko.
Dantza soltearen alde egindako lana eskertzeko omenaldia egin zion larunbatean Errenteria-Oreretako Beti Prest Dantza Taldeak Patxi Larreari (Lezo, 1939). Ibilbide luzeak ematen duen esperientziarekin, dantza soltearen osasunaz mintzatu da Larrea, besteak beste. Biharko OARSO BIDASOKO HITZA-ren paperezko edizioan argitaratuko den elkarrizketaren bi galdera eta erantzun dira honakoak.
Beti Prest Dantza Taldeak omenaldia egin berri dizu. Zer sentitu duzu?
Ez da hau izan omentzen nauten lehenengo aldia. Sentimendu nahasketa bat da azkenean: ilusioa, poza eta baita deserotasun puntu bat ere, begi asko dagoelako zuri begira. Orokorrean eskertzekoa da, baten batek onartzen duelako zuk egindako lana.
Zure garaiko eta gaur egungo dantza soltearen artean alderik ba aldago?
Nire garaian nahiko ezjakinak ginen. Gaur egun, orain 50 urte zeuden akats berberak errepikatzen dira, errotuta daudelako. Nire ustez, denon iritziak entzun, eztabaidatu eta kontuan hartu behar dira gauzak hobetzen saiatzeko. Aurrean, entzun, ikusi eta eztabaidatu nahi ez duten pertsonak baldin badituzu, federazioa kasu, ezin da ezer egin akats horiek gainditzeko.