Ludoteketan izena emateko aukera, ostirala bitartean
Etzi (hilak 30) bukatzen da udal ludoteketan izena emateko epea. Ikasturteari urrian ekingo diote, eta ekaina bitartean izango dira irekiak ludotekak, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 18:30era 4 eta 8 urte arteko haurrentzat, eta 18:30etik 20:00ra 8 eta 13 urtekoentzat. Larunbatetan ere irekitzen dute, 11:00etatik 13:00etara, adin guztientzat. Izena eman nahi dutenek, ludoteketara jo behar dute, 18:00etatik 20:00etara, eta han entregatu beharko dute ordainagiria. Izen-emate orria ere han bertan eskuratu dateke, edota pasaia.net helbidean. Trintxerpe-San Pedroko ludotekara joango direnek, Arrantzaleen auzoko Espinosa de los Moneteros kalean eman behar dute izena, edo 943 39 25 10 telefono-zenbakiaren bidez. Donibaneko ludoteka herri eskola ohian dago, J. J. Otaegi plazan; bestela, 943 51 72 90 telefono-zenbakia erabil daiteke. ntxokoek Gure Zumardian dagoen Azoka eraikinean eman behar dute izena, edo 943 24 85 12 telefono zenbakira deitu. Ikasturte osorako kuota, 49,90 eurokoa da, eta diru sarrera Kutxako 112545967 kontu korrontean egin behar da. Ludotekak gizarte eta hezkuntza-ekipamenduak dira, haurrak elkartzeko eta jolasteko tokia izan dezaten propio antolatutako espazioak. Sozializaziatzeko lagungarri gerta dakieke ludoteka, eta baita euskararen erabilera indartzeko ere. Udaleko Gazteria eta Kirol Departamenduaren ardurapean, Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu Pasaiako hiru ludotekak.Iaz, 300dik gora haurrek eman zuten izena.
Etzi (hilak 30) bukatzen da udal ludoteketan izena emateko epea. Ikasturteari urrian ekingo diote, eta ekaina bitartean izango dira irekiak ludotekak, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 18:30era 4 eta 8 urte arteko haurrentzat, eta 18:30etik 20:00ra 8 eta 13 urtekoentzat. Larunbatetan ere irekitzen dute, 11:00etatik 13:00etara, adin guztientzat.
Izena eman nahi dutenek, ludoteketara jo behar dute, 18:00etatik 20:00etara, eta han entregatu beharko dute ordainagiria. Izen-emate orria ere han bertan eskuratu dateke, edota pasaia.net helbidean.
Trintxerpe-San Pedroko ludotekara joango direnek, Arrantzaleen auzoko Espinosa de los Moneteros kalean eman behar dute izena, edo 943 39 25 10 telefono-zenbakiaren bidez.
Donibaneko ludoteka herri eskola ohian dago, J. J. Otaegi plazan; bestela, 943 51 72 90 telefono-zenbakia erabil daiteke.
ntxokoek Gure Zumardian dagoen Azoka eraikinean eman behar dute izena, edo 943 24 85 12 telefono zenbakira deitu.
Ikasturte osorako kuota, 49,90 eurokoa da, eta diru sarrera Kutxako 112545967 kontu korrontean egin behar da.
Ludotekak gizarte eta hezkuntza-ekipamenduak dira, haurrak elkartzeko eta jolasteko tokia izan dezaten propio antolatutako espazioak. Sozializaziatzeko lagungarri gerta dakieke ludoteka, eta baita euskararen erabilera indartzeko ere.
Udaleko Gazteria eta Kirol Departamenduaren ardurapean, Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu Pasaiako hiru ludotekak.Iaz, 300dik gora haurrek eman zuten izena.