Joseba Fernandezek entrenatuko du San Juan
Joseba Fernandezek hartuko dio lekukoa Igor Makazagari San Juanen gidaritzan. Etxera bueltan pozik da Fernandez erronka berriekin. Zortzi urte egin ditu sanjuandarrak Donibanetik kanpo arraunean. 2003an utzi zuen Koxtape Mecosera joateko. Ondoren Pedreñako entrenatzaile izan zen hiru urtez, eta 2008az geroztik Castron izan da, entrenatzeko ardura Juan Mari Etxabe oiartzuarrarekin partekatuz hasieran, eta bakarka azken bi urtetan. Aurten Astilleron ere izan da, denbora gutxiz baina. Kontxako banderan bere parte-hartzeak nahiko kalapita sortuta, Fernandezek dio “zorretan” dagoela Astillerorekin. Hala ere, Pasai Donibane Koxtapek entrenatzaile postua eskainita, gustura hartu du etxekoek luzatutako erronka.