Irakurleen kluba sortu dute Lezon, eta izena eman daiteke jadanik
Irakurleen kluba sortu dute Lezon, eta datorren ostiralera arte eman daiteke izena Udal Liburutegian, 18:30etik 20:30era. Euskarazko zein gaztelaniazko taldeak sortzeko asmoa dute. Lehenengoan Ane Mayoz izango da koordinatzailea eta bigarrenean, berriz...
Irakurleen kluba sortu dute Lezon, eta datorren ostiralera arte eman daiteke izena Udal Liburutegian, 18:30etik 20:30era. Euskarazko zein gaztelaniazko taldeak sortzeko asmoa dute. Lehenengoan Ane Mayoz izango da koordinatzailea eta bigarrenean, berriz, Javier Mina.
Liburuak Andreonen bertan jaso ahal izango dira. Guztira, launa liburu irakurriko dituzte talde bakoitzean. Azarotik apirilera iraungo du ekimenak.