Herrialdeko kantu txapelketak Lezo bisitatuko du
Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren XIV. ekitaldia urriaren 15ean hasiko da, Lezon, gainera. Gipuzkoako kantu txapelketaren bi kanporaketetako bat izango da Lezon jokatuko dutena. Bestea, urriaren 23an izango da, Bergaran. Finala, berriz, Donostiako ...
Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren XIV. ekitaldia urriaren 15ean hasiko da, Lezon, gainera. Gipuzkoako kantu txapelketaren bi kanporaketetako bat izango da Lezon jokatuko dutena. Bestea, urriaren 23an izango da, Bergaran. Finala, berriz, Donostiako Antzoki Zaharrean jokatuko dute urtero bezala.
Izena emateko epea jadanik zabaldu dute, eta datuak beteta, Euskal Kantuzaleen Elkartera bidali behar dituzte, honako helbide honetara: Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien etorbidea z/g, 20140 Andoain. Izena emateko azkeneko eguna urriaren 5a izango da. Informazio gehiago Euskal Kantuzaleen Elkartearen webgunean aurki daiteke.
Parte hartzaileek bakarka, binaka edo taldeka, musika instrumentuarekin edo gabe, har dezakete parte.
Disko berria, salgai
Txapelketako hiru saioetan iazko kantuak jaso dituen diskoa prezio berezian (10 euroan) erosteko aukera izango da. Ondoren, dendetan jarriko dute salgai. Elkartearen webgunearen bitartez ere erosi ahal izango da.
Kantagintzaren uhin berria 2011 diskoan Lorea Intxaurrandieta lezoarrak sortutako abesti bat sartu dute. Iazko ekitaldiko finalean aipamen berezia jaso zuen. Eneko Fraile errenteriarrak ere finalera iristea lortu zuen, eta bigarren izan zen.