Haurren obesitatea ekiditeko kirol eta sukaldaritza jarduerak egingo dituzte
Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren edizioa martxan jarri dute. `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ lelopean, kanpaina honen bitartez haurrengan bizimodu osasungarria bultzatu nahi dute. Txomin Sagarzazu ...
Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren edizioa martxan jarri dute. `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ lelopean, kanpaina honen bitartez haurrengan bizimodu osasungarria bultzatu nahi dute. Txomin Sagarzazu Kiroletarako zinegotziak azaldu duenez, “programa gazteen elikadura eta ariketa fisikorako ohiturak hobetu nahian landu da”, baina haurrei zuzendutako kanpaina izan arren, gurasoak ere protagonista izango dira.
Horrela, Juantxo Aramendia medikuak etxeko elikadurari buruzko gomendioak emango ditu azaroaren 23an 18:00etan Zuloaga Etxean emango duen hitzaldian. Aramendiak iragarri duenez, “gurasoek haurren obesitatea ekidin dezakete, komunitate zientifikoak gaur egun onartuak dituen hainbat irizpide jarraituz”.
Elikadura eta jaruera fisikoa
Baina HOBE programaren bi zutabe nagusiak elikadura eta jarduera fisikoa dira. Horren arabera, Gorka Txapartegi sukaldariak eta Ander Ugarte dietistak Itsas-Lur elkartean sukaldaritza osasuntsurako tailerrak emango dituzte. Ander Ugartek, “janari goxoak eta aldi berean osasuntsuak jan ditzazkegula erakutsiko dugu, eta supermerkatura ateraldia egingo dugu”, gehitu du. Gainera, Hondartzako Kiroldegian Esti Gezalak zuzendutako kirol jarduerak proposatzen dituzte ikasturte osorako eta astean hiru aldiz.
Programan izena eman nahi dutenek iraila bukatu arte 943 111 284 telefonora deitu beharko dute edo kirolak@hondarribia.org helbidera idatzi.