Gaurko plenoan ‘Bateragune auzia’ eztabaidatuko dute
Uda osteko lehenengo udalbatzarra egingo dute gaur, 18:30etik aurrera. Hamabi puntuko gai ordena prestatu dute, eta horien artean bi gai nagusi eztabaidatuko dituzte, biak adierazpen instituzionalak: Bateragune auziari buruzkoa bata eta eskualdeko hama...
Uda osteko lehenengo udalbatzarra egingo dute gaur, 18:30etik aurrera. Hamabi puntuko gai ordena prestatu dute, eta horien artean bi gai nagusi eztabaidatuko dituzte, biak adierazpen instituzionalak: Bateragune auziari buruzkoa bata eta eskualdeko hamasei gazteren aurkako epaiketari buruzkoa bestea.
Horrekin batera, bost proposamen jarriko dituzte mahai gainean: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko hobaria egitekoa lehenengoa; Murias Center 4 sozietateko Batzar Nagusian udalak izango dituen ordezkariak izendatzekoa bigarrena; EAEko Auzitegi Nagusiak Errenteriako bake epaile ordezkoa izendatzekoa hirugarrena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontratazio Zentralari atxikitzekoa laugarrena, eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalaren artean telelaguntza zerbitzua kudeatzeko sinatutako hitzarmena ixtekoa azkena.