Errenteria Fashion Night egingo dute ostiralean, opari eta emanaldiekin
Ostiralean ez dute ohiko itxura izango Errenteria-Oreretako dendek. Errenteria Fashion Night egingo dute, festa, zozketa, beherapenak, opariak eta dantza bilduko dituen ekitaldian. Egun horretan ere ez dute ohiko ordutegia izango dendek, eta 20:00etati...
Ostiralean ez dute ohiko itxura izango Errenteria-Oreretako dendek. Errenteria Fashion Night egingo dute, festa, zozketa, beherapenak, opariak eta dantza bilduko dituen ekitaldian.
Egun horretan ere ez dute ohiko ordutegia izango dendek, eta 20:00etatik 23:00etara egongo dira zabalik.
Errenkoalde merkatarien elkarteak antolatu du ekimena, eta horiez gain, bestelako sorpresak ere izango direla jakinarazi du.
Erdialdeko dendek egin dute bat fashion gauarekin: Alazne, AMG Montecarlo, Amy, Ayma, Arry, Bambola, Batitz, Danzarin, Diskparate, Distira, Edurne, Etxebarru, Foto Valentin, Gambo, Haceh, Halace, Haydee, Ikusi Makusi, Kalima, Kikara, La Chimenea, Merceria Maite, Naiz, Nola, Peka, Sare, Susperregui, Tapak, Udimar eta Vivar Confeccion.