Drogomenpekotasuna eta aisia lantzeko Pirinioz gaindiko elkarlanean, udala
Drogomenpekotasunaren eta aisiaren arteko lotura lantzeko Pirinioz gaindiko erakunde arteko kooperazioan murgilduta dago Oiartzungo Udala. 18 eta 30 urte arteko gazteen artean alkoholaren eta beste drogen kontsumoa prebenitzeko eta arriskuak murrizteko estrategia proposatzeko helburua du Oiartzungo, Bidasoaldeko eta Lapurdiko erakundeen arteko elkarlanak. Gipuzkoa eta Lapurdiko zenbait udaletako gizarte zerbitzuek parte hartzen dute elkarlan horretan, hain zuzen ere asteburutako aisialdian Lapurdiko gazte askok ohitura handia dutelako Irungo, Hondarribiako eta Oiartzungo aisialdi guneetara jotzeko. Irun, Hondarribia, Hendaia eta Oiartzungo Udaletako ordezkariek pasa den ostegunean bilera egin zuten Oiartzunen, ildo estrategikoak lantzeko. “Helburua alkoholaren eta drogen kontsumoaren bilakaera zaintzea da”, eragile guztien arteko elkarlanarekin. Eusko Jaurlaritzako Drogomenpekotasun Saileko zuzendari Celina Pereda eta Pirinio Atlantikoen Prefekturako Maryse Puyo ere bileran izan ziren, baita prebentzioan eta drogomenpekotasunaren asistentzian lan egiten duten hainbat erakunde eta elkartetako teknikariak ere. Oiartzungo Udalarentzako, osasun hezkuntzaren ikuspegitik ez ezik, naziotasunaren ikuspegitik ere elkarlan hau oso garrantzitsua da, “Euskal Herriaren ikuspegi orokorra landu eta Iparraldearekin harremanak estutzeko eta naturalizatzeko baliagarria baitira gisa honetako lankidetzak”.
Drogomenpekotasunaren eta aisiaren arteko lotura lantzeko Pirinioz gaindiko erakunde arteko kooperazioan murgilduta dago Oiartzungo Udala. 18 eta 30 urte arteko gazteen artean alkoholaren eta beste drogen kontsumoa prebenitzeko eta arriskuak murrizteko estrategia proposatzeko helburua du Oiartzungo, Bidasoaldeko eta Lapurdiko erakundeen arteko elkarlanak.
Gipuzkoa eta Lapurdiko zenbait udaletako gizarte zerbitzuek parte hartzen dute elkarlan horretan, hain zuzen ere asteburutako aisialdian Lapurdiko gazte askok ohitura handia dutelako Irungo, Hondarribiako eta Oiartzungo aisialdi guneetara jotzeko. Irun, Hondarribia, Hendaia eta Oiartzungo Udaletako ordezkariek pasa den ostegunean bilera egin zuten Oiartzunen, ildo estrategikoak lantzeko.
“Helburua alkoholaren eta drogen kontsumoaren bilakaera zaintzea da”, eragile guztien arteko elkarlanarekin. Eusko Jaurlaritzako Drogomenpekotasun Saileko zuzendari Celina Pereda eta Pirinio Atlantikoen Prefekturako Maryse Puyo ere bileran izan ziren, baita prebentzioan eta drogomenpekotasunaren asistentzian lan egiten duten hainbat erakunde eta elkartetako teknikariak ere.
Oiartzungo Udalarentzako, osasun hezkuntzaren ikuspegitik ez ezik, naziotasunaren ikuspegitik ere elkarlan hau oso garrantzitsua da, “Euskal Herriaren ikuspegi orokorra landu eta Iparraldearekin harremanak estutzeko eta naturalizatzeko baliagarria baitira gisa honetako lankidetzak”.


