Sanmigelak, bukatzear
Asteburuan ospatu dituzte Ugaldetxoko jaiak, sanmigelak. Eguraldiak ateri eutsi dio, eta jendea ibili da auzoan. Ostiralean hasi, eta atzo arte, hainbat ekimen egin dituzte, eta horien artean arrakastatsuenetakoa atzoko goitibeherak izan ziren. Truk txapelketan ere ibili zen jendea, 54 bikotek parte hartu zuten. Txapela, Mari Karmen Etxebestek eta Enrike Artolak jantzi zuten (eta itsaski jana ere irabazi zuten). Tokan, Xabier Ruiz gailendu zen, eta Intxixu jatetxean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen. San Migel Eguna, berriz, ostegunean ospatuko dute, eta orduan bukatuko dituzte jaiak. Hona egitaraua: 10:30. Meza, Atamitxen. Ondoren. Hamaiketakoa, doan. Aldez aurretik txartela behar da jaso Intxixu tabernan. 20:00. Festen bukaera, bertso poteoa eta kalejirarekin.
Asteburuan ospatu dituzte Ugaldetxoko jaiak, sanmigelak. Eguraldiak ateri eutsi dio, eta jendea ibili da auzoan. Ostiralean hasi, eta atzo arte, hainbat ekimen egin dituzte, eta horien artean arrakastatsuenetakoa atzoko goitibeherak izan ziren.
Truk txapelketan ere ibili zen jendea, 54 bikotek parte hartu zuten. Txapela, Mari Karmen Etxebestek eta Enrike Artolak jantzi zuten (eta itsaski jana ere irabazi zuten).
Tokan, Xabier Ruiz gailendu zen, eta Intxixu jatetxean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen.
San Migel Eguna, berriz, ostegunean ospatuko dute, eta orduan bukatuko dituzte jaiak. Hona egitaraua:
- 10:30. Meza, Atamitxen.
- Ondoren. Hamaiketakoa, doan. Aldez aurretik txartela behar da jaso Intxixu tabernan.
- 20:00. Festen bukaera, bertso poteoa eta kalejirarekin.