Ostiral eta larunbatetan zabalik dira herriko bi gaztelekuak
Bere adin bereko lagunekin elkartzeko tokia eskaintzen diete nerabeei herriko Gaztelekuetan Trintxerpe-San Pedroko eta Donibaneko bi udal Gaztelekuek ikasturteari ekin diote. Ostiraletan eta larunbatetan irekitzen dituzte gaztelekuak, 17:00etatik 21:00...
Bere adin bereko lagunekin elkartzeko tokia eskaintzen diete nerabeei herriko Gaztelekuetan
Trintxerpe-San Pedroko eta Donibaneko bi udal Gaztelekuek ikasturteari ekin diote. Ostiraletan eta larunbatetan irekitzen dituzte gaztelekuak, 17:00etatik 21:00etara. Izena eman nahi duten gazteek aipatu ordutegian Gaztelkuetara jo besterik ez dute, edota pasaia.net helbidean sartu eta izena emateko orria hartuta, bete eta hara eraman.
Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekua Gran Sol kalean dago, 11. zenbakiko etxabean, eta hauxe da telefono zenbakia: 943 24 81 98.
Donibaneko Gaztelekua, berriz, J. J. Otaegi plazan dago, eta hauxe da telefono zenbakia: 943 51 72 90.
Elkargunea
Lagunekin edo adin bereko beste gazte batzuekin gelditzeko tokia da Gaztelekua. Bertan antolatzen dituzten jarduerak gazteen gustuei erantzuten diete, eta gehienetan, gazteek eurek antolatzen dituzte, hezitzaileen laguntzaz.
Gaztelekuetan mahai eta estrategia jokoak dituzte gazteek eta Interneten ibiltzeko aukera. Mahai futbolean edo play stationean aritu ditezke, eta horrez gain, komikiak, liburuak eta aldizkariak irakurtzeko txokoa dute eskura.
Ikastaroei buruzko informazioa ere ematen diete, eta egungo gaiei buruzko monografikoak egiten dituzte. Horrez gaian, lantegiak, kirol-proba