Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hobe euskaraz eskatuta

admin
Bidasoa
2011/09/26
“Kafe bat aterako didazu?”. Keinu hori besterik ez da behar bi afari ederren zozketa batean parte hartzeko. Urriaren 9a arte, Oarsoaldeko establezimenduren batean euskaraz eskatzeak saria izango du Ze ateakoizut? kanpainaren bidez. Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako lehiaketa da hori, eta euskara erabiltzen duten bezeroak izango dira horren onuradunak. Zehazki, eskualdeko herri bakoitzeko irabazle bat izango da, eta bi lagunentzako bazkari edo afaria eramango du Trintxerpeko Izkiña edo Oiartzungo Zuberoa jatetxean. Era berean, txartel irabazlea tokatzen den tabernako jabeak ere bi lagunentzako otordua irabaziko du bi jatetxe horietako batean. Saria, beraz, bikoitza izango da: bezero zein jabearentzat. Ia 70 taberna eta jatetxek bat egin dute garapen agentziaren azken ekimenarekin: Pasaian hamaseik, Oiartzunen 33k eta Errenteria-Oreretan hogeik. Antolatzaileek jakinarazi dute beste ostalariren batek parte hartu nahi izanez gero, oraindik aukera daukala izena emateko. Horretarako, Oarsoaldearekin harremanetan jarri besterik ez du egin beharko 943 49 41 29 telefono zenbakian edo postaz oarsoaldea@oarsoaldea.net-en. Ekimen horren bidez, ostalaritza sektorean ere euskararen presentzia eta erabilera sustatu nahi dute antolatzaileek, batez ere, bezeroengan euskaraz eskatzeko ohitura indartzeko. Elkarlana Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin elkarlanean hamalau urte egin ditu garapen agentziak euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko asmoarekin. Helburu hori lortzeko, hala nola, doako zerbitzuak eskaintzen dituzte. Gainera, urtero gremio bat finkatzen dute ahalegin berezia egiteko, eta aurten ostalaritzan daude zentratuta. Urtean zehar hainbat kanpaina egin dituzte. Tabernen zerrenda
  • Errenteria-Orereta: Maite taberna, Sindikato taberna, Errota taberna, Buxan, K-B, Irrintzi taberna, Lantxeta taberna, Txoko taberna, Bienvenido erretiratuen elkartea, Oiartzun taberna, Oberena taberna, Laket taberna, Manuel taberna, Agustina taberna, Leku-Zaharra taberna, Batzoki jatetxea, Zamalbide jatetxea, Gurkale Txirrita, Gaztelu ostatua, Crespo taberna.
  • Oiartzun: Ainhara taberna, Alhambra taberna, Amazkar taberna, Bikain taberna, El Paso taberna, Galdos taberna, Ganbara taberna, Gu-bi, Gutizi txokoa, Irubide, Irundarrene, Kastro Berri taberna, La casa del jamón, Makutxo, Marcos, Miren, Museo del vino, Sorgin taberna, Toki Alai, Toki Ona, Ttantta, Bide-alde jatetxea, Esnoiz jatetxea, Fortaleza Berri jatetxea, Intxixu jatetxea, Iriberri jatetxea, Kapeo jatetxea, Paki jatetxea, Pikoketa jatetxea, Tolare jatetxea, Arritxulo aterpetxea, Elorsoro kiroldegiko taberna, Oliden kanpineko taberna.
  • Pasaia: Remos taberna, Alabortzako kantina eta Atari taberna (Donibane); Izkiña eta Erdibana (Trintxerpe); Marisol, Amura, Antxeta, Gure Borda eta Muguruza edaritegia (San Pedro); Mimos taberna, Dani taberna, Leunda jatetxea, Ekarri, Laket, Etxe-ona taberna (Antxo).
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.