Eklyson Marques eta Ainhoa Eraña, Lezoko BTT proban azkarrenak
2009an eta iaz bezala, Eklyson Marques da Silva usurbildarrak irabazi zuen atzoko Lezoko BTT proba gizonetan. Emakumeetan azkarrena, berriz, Ainhoa Eraña Olaskoaga arrasatearra izan zen, Ana Yuntaren lekukoa hartuz. Antolatzaileen arabera, «giro aparta» izan zen Lezon probak iraun bitartean. Hala, lehiaz gain, hainbat zozketa egin zituzten. Esaterako, Ciclos Iñakiren ekimenez Orbea markako bizikleta irabazi zuen Beñat Goya lezoarrak. 330 partaide izan ziren atzoko Lezoko BTT proban, 35 haurren kategorian eta 290 helduenean. Hala, Marques eta Erañaz gain, ondoko koadroan dauden kirolariek ere sariak jaso zituzten. Bestalde, Ciclos Iñakik 100 opari zozkatu zituen, parte hartzaile guztiei kamiseta eman zieten antolatzaileek, eta Kutxak masajeak emateko gailua eman zien kirolari guztiei. Kaialde, Oriotarra, Zaldiak eta Patxiku Enea jatetxeek ere menu bereziak oparitu zituzten. Saikapena oso-osorik ikusteko jo honako webgunera: www.kirolprobak.com Antolatzaileek jakinarazi dute parte hartzaileek «izerdi asko» bota zutela proban, beroa egin zuelako. Beste sariak Lehen lezoarra (gizonak). Igor Figeroa. Oarsoaldeko lehen emakumea (emakume lezoarrik ez zuen parte hartu). Laxia Zubia (Oiartzun). Kirolari helduenari saria. Jose Olaskoaga (Hondarribia). Urrutienetik etorritakoari saria. Basilio eta Inhar Hoyos (Gasteiz).
2009an eta iaz bezala, Eklyson Marques da Silva usurbildarrak irabazi zuen atzoko Lezoko BTT proba gizonetan. Emakumeetan azkarrena, berriz, Ainhoa Eraña Olaskoaga arrasatearra izan zen, Ana Yuntaren lekukoa hartuz. Antolatzaileen arabera, «giro aparta» izan zen Lezon probak iraun bitartean. Hala, lehiaz gain, hainbat zozketa egin zituzten. Esaterako, Ciclos Iñakiren ekimenez Orbea markako bizikleta irabazi zuen Beñat Goya lezoarrak.
330 partaide izan ziren atzoko Lezoko BTT proban, 35 haurren kategorian eta 290 helduenean. Hala, Marques eta Erañaz gain, ondoko koadroan dauden kirolariek ere sariak jaso zituzten. Bestalde, Ciclos Iñakik 100 opari zozkatu zituen, parte hartzaile guztiei kamiseta eman zieten antolatzaileek, eta Kutxak masajeak emateko gailua eman zien kirolari guztiei. Kaialde, Oriotarra, Zaldiak eta Patxiku Enea jatetxeek ere menu bereziak oparitu zituzten. Saikapena oso-osorik ikusteko jo honako webgunera: www.kirolprobak.com
Antolatzaileek jakinarazi dute parte hartzaileek «izerdi asko» bota zutela proban, beroa egin zuelako.
Beste sariak
- Lehen lezoarra (gizonak). Igor Figeroa.
- Oarsoaldeko lehen emakumea (emakume lezoarrik ez zuen parte hartu). Laxia Zubia (Oiartzun).
- Kirolari helduenari saria. Jose Olaskoaga (Hondarribia).
- Urrutienetik etorritakoari saria. Basilio eta Inhar Hoyos (Gasteiz).