Aiton Bordaren Errioxarako bidairako bihar eman behar da izena
Aiton Bordak bidaia antolatu du urriaren 6rako. Errioxara joango dira Lezoko erretiratuak. Hala, elkartetik jakinarazi dute bihar eman behar dutela izena irteerara joan nahi dutenek: 10:30etik 12:30era egongo dira zuzendaritza batzordeko kideak izena e...
Aiton Bordak bidaia antolatu du urriaren 6rako. Errioxara joango dira Lezoko erretiratuak. Hala, elkartetik jakinarazi dute bihar eman behar dutela izena irteerara joan nahi dutenek: 10:30etik 12:30era egongo dira zuzendaritza batzordeko kideak izena eman nahi dutenen zain. Irteeraren prezioa 30 eurokoa da.
Urriaren 6ko txangoa 08:30ean abiatuko da eskolako autobus geltokitik. Errioxara iritsita, Aldeanueva de Ebro herriko Ruiz Jimenez upeltegia bisitatuko dute lehenik. Ondoren, Calahorrako erromanizazioaren museoa ezagutzera joango dira partaideak, eta gero, Azagrako (Nafarroa) Venecia ostatuan bazkaria egingo dute.