Petra Lekuonan Senideen Eguna ospatzen ari dira
Egun berezia da gaur Petra Lekuona Zaharren Egoitzan. Senideen Eguna ospatzen dihardute goizean goizetik. Meza entzun ondoren, Lartaun Abesbatza aritu da egoitzako kide eta haien senideentzako kantari, kaperan. Ondoren bazkarian bildu dira guztiak, giro paregabean. Atzo, bestalde, omenaldia eta sari banaketa izan zituzten. Sariak, aste guztiko jokoetako irabazleei eman zizkieten. Hauei: Bingoa: Kontxi Etxebeste. Antzarren jokoa: Jesusa Cuestas. Boloak: Felix Diez. Toka: Dionisia Etxenausia.
Egun berezia da gaur Petra Lekuona Zaharren Egoitzan. Senideen Eguna ospatzen dihardute goizean goizetik. Meza entzun ondoren, Lartaun Abesbatza aritu da egoitzako kide eta haien senideentzako kantari, kaperan. Ondoren bazkarian bildu dira guztiak, giro paregabean.
Atzo, bestalde, omenaldia eta sari banaketa izan zituzten. Sariak, aste guztiko jokoetako irabazleei eman zizkieten. Hauei:
- Bingoa: Kontxi Etxebeste.
- Antzarren jokoa: Jesusa Cuestas.
- Boloak: Felix Diez.
- Toka: Dionisia Etxenausia.


