Patxi Larrea omenduko dute gaur, Beteranoen Dantza Sueltoko III. Topaketan
Beteranoen Dantza Sueltoko III. Topaketa ospatzen ari dira gaur herrian. 50. hamarkadan Gipuzkoako Txapelketetan parte hartu zuten bikoteak berriro elkartu dira gaur, eta haien artean da Patxi Larrea, gaur arratsaldean dantza soltearen alde egindako la...
Beteranoen Dantza Sueltoko III. Topaketa ospatzen ari dira gaur herrian. 50. hamarkadan Gipuzkoako Txapelketetan parte hartu zuten bikoteak berriro elkartu dira gaur, eta haien artean da Patxi Larrea, gaur arratsaldean dantza soltearen alde egindako lanagatik omenduko duten dantzaria, hain zuzen. Parte hartzaileak 11:00etan iritsi dira herrira. Udaletxean izan dira lehenik, Bizkaian dantza solteak izan duen bilakaerari buruzko mahai inguruan. Ondoren Jautarkol plazan bildu dira mokadutxoa egitera eta bazkaria Amulletan egin dute. Ikuskizuna, 19:00etatik aurrera eskainiko dute, zumardian. Ikuskizuna bitartean emango diote Patxi Larreari Xabier Obesok sortutako eskultura.

