Bernardo Irastorza segalaria omendu dute bere auzoan, Katean
Euskal Herrian izandako segalari handienen artean dago Bernardo Irastorza katearra, bi bider Espainiako txapeldun ordea izandakoa eta hainbat aldiz Euskadiko eta Gipuzkoako txapela jantzitakoa. Sariak eta txaloak jasotzea zer den badaki Irastorzak, baina gutxietan jaso du gaur eguerdian egin diotena bezalako omenaldi beroa. Katean egiten ari diren Kultur Astean Bernardo Irastorzaren auzotarrek, katearrek, kirolari emandakoak eta, batez ere, auzoaren alde egindakoak eskertu nahi izan dituzte. Euskal Jaia antolatu du gaurko Kateako Auzo Elkarteak, XVIII. Kultur Astearen barruan. Goizez hainbat ekintza burutu dituzte, herri giroan: bakailao lehiaketa pil-pil erara, pintxoen eta Ola sagardotegiko sagardo dastaketa, herri kirolak, bertsolariak… Une honetan herri bazkaria dute eskolan eta amaitzerakoan dantzaldia izango dute, eskolan bertan. Arratsaldeko beste ekitaldiak pilotalekuan egingo dituzte: 19:00etan sardina jatea, 19:30ean haurrentzako Ritala ikuskizuna, eta 21:30ean disko festa. BIhar, igandearekin, amaituko da Kateako Kultur Astea. Irungo txistularien dianarekin esnatuko dira auzotarrak, 09:00etan hasita. 11:00etan Mertxe Trantxe historialariak auzoaren historiaz mintzatuko da. 12:00etan toka txapelketa hasiko da; toka tradizio handiko jokoa da Katean. Arratsaldez musika emanaldiak izango dira pilotalekuan, 18:00etan, eta 20:00etatik aurrera bakarrizketak auzo elkartean (eta ez pilotalekuan iragarrita zegoen bezala). Antolatzaileek jakinarazi dute bihar arratsaldeko dantza erakustaldia bertan behera geratu dela.
Euskal Herrian izandako segalari handienen artean dago Bernardo Irastorza katearra, bi bider Espainiako txapeldun ordea izandakoa eta hainbat aldiz Euskadiko eta Gipuzkoako txapela jantzitakoa. Sariak eta txaloak jasotzea zer den badaki Irastorzak, baina gutxietan jaso du gaur eguerdian egin diotena bezalako omenaldi beroa. Katean egiten ari diren Kultur Astean Bernardo Irastorzaren auzotarrek, katearrek, kirolari emandakoak eta, batez ere, auzoaren alde egindakoak eskertu nahi izan dituzte.
Euskal Jaia antolatu du gaurko Kateako Auzo Elkarteak, XVIII. Kultur Astearen barruan. Goizez hainbat ekintza burutu dituzte, herri giroan: bakailao lehiaketa pil-pil erara, pintxoen eta Ola sagardotegiko sagardo dastaketa, herri kirolak, bertsolariak… Une honetan herri bazkaria dute eskolan eta amaitzerakoan dantzaldia izango dute, eskolan bertan. Arratsaldeko beste ekitaldiak pilotalekuan egingo dituzte: 19:00etan sardina jatea, 19:30ean haurrentzako Ritala ikuskizuna, eta 21:30ean disko festa.
BIhar, igandearekin, amaituko da Kateako Kultur Astea. Irungo txistularien dianarekin esnatuko dira auzotarrak, 09:00etan hasita. 11:00etan Mertxe Trantxe historialariak auzoaren historiaz mintzatuko da. 12:00etan toka txapelketa hasiko da; toka tradizio handiko jokoa da Katean. Arratsaldez musika emanaldiak izango dira pilotalekuan, 18:00etan, eta 20:00etatik aurrera bakarrizketak auzo elkartean (eta ez pilotalekuan iragarrita zegoen bezala). Antolatzaileek jakinarazi dute bihar arratsaldeko dantza erakustaldia bertan behera geratu dela.


