36ko Gerran fusilatu zituzten Evaristo Larrañaga eta Florencio Iratxeta zinegotziak omendu dituzte
36ko Gerran atxilotu eta fusilatu zituzten Irungo bi zinegotziak gogoratzen dituen plaka jarri dute gaur goizean Irungo udaletxeko beheko solairuan. Florencio Iracheta PSOEko kidea eta Irungo UGTko presidentea zen, eta Evaristo Larrañaga Izquierda Republicana alderdiko ordezkaria. Evaristo Larrañaga eta Florencio Iratxeta Irungo Udaleko zinegotziak izan ziren II. Errepublika garaian, 1931tik 1936ra, eta 36ko Gerran atxolitu eta erahil zituzten. Memoria Historikoaren Legeari helduz, Larrañagaren senitartekoek Irungo Udalari eskaera egin zioten, zinegotzi izandakoaren aitorpen morala egiteko. Udalbatzak, Irun erre zutela 75 urte bete direla gogoratzeko hilaren 4an eginiko ez ohiko udalbatzan erabaki zuen bi zinegotzien morala lehengoratzeko omenaldia antolatzea, eta udaletxean plaka bat jartzea. Gaurko ekitaldian Larrañaga eta Iratxetaren alabak izan dira, eta herritar ugari bildu dira udaletxe ingurura. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako zinegotziak izan dira ere.
36ko Gerran atxilotu eta fusilatu zituzten Irungo bi zinegotziak gogoratzen dituen plaka jarri dute gaur goizean Irungo udaletxeko beheko solairuan. Florencio Iracheta PSOEko kidea eta Irungo UGTko presidentea zen, eta Evaristo Larrañaga Izquierda Republicana alderdiko ordezkaria. Evaristo Larrañaga eta Florencio Iratxeta Irungo Udaleko zinegotziak izan ziren II. Errepublika garaian, 1931tik 1936ra, eta 36ko Gerran atxolitu eta erahil zituzten.
Memoria Historikoaren Legeari helduz, Larrañagaren senitartekoek Irungo Udalari eskaera egin zioten, zinegotzi izandakoaren aitorpen morala egiteko. Udalbatzak, Irun erre zutela 75 urte bete direla gogoratzeko hilaren 4an eginiko ez ohiko udalbatzan erabaki zuen bi zinegotzien morala lehengoratzeko omenaldia antolatzea, eta udaletxean plaka bat jartzea.
Gaurko ekitaldian Larrañaga eta Iratxetaren alabak izan dira, eta herritar ugari bildu dira udaletxe ingurura. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako zinegotziak izan dira ere.


