Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zabaltza izango da Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen plaza

Azken urteotako bideari jarraituz Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearekin bat egin du Irungo Udalak, eta asteburuan hainbat ekimen egingo dituzte Zabaltza plazan, motordun ibilgailuak gutxiago eta garraio publikoa eta bizikletak gehiago erabiltzearen beharraz ohartarazteko. Udalak abuztuan martxan jarri zituen aurrez aurreko neurriez informatuko du, eta oposizioko taldeek horiek baloratzeko probestuko dute astea. Biharko eta etzirako hainbat ekimen antolatuko dituzte Zabaltza plazan. Bizikleta martxa eta zenbait azoka prestatu dituzte, denak mugikortasun iraunkorrarekin harremana izango dutenak (ikus ekitaldien zerrenda beheko koadroan). Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planari eta uztailean onartutako aurrez aurreko neurriei buruzko informazioa zabalduko du udalak bertan. Argazkilaritza lehiaketa bat ere antolatu dute aste honen harira. Hiru gairen gaineko irudiak aurkeztu behar dira: mugikortasuna, energia eraginkortasuna eta ingumena. Lanak urriaren 19ra arte aurkez daitezke (ikus oinarriak irun.org webgunean). EAJk inbertsioak eskatu ditu Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean alderdi politikoek gaiaren gainean dituzten proposamenak ezagutarazi dituzte. EAJk mugikortasun arazoak konpontzeko inbertsioak eskatu ditu. Xabier Iridoy bozeramailearen esanetan, «erdigunetik ibiltzen diren ibilgailuen abiadura murriztu behar da, baina alternatibak eskaini behar zaizkie». Kanpoaldeko errepide azkarrak garatzea, saihesbidea bizkoiztea eta hegoaldeko erronda eraikitzearen alde azaldu da Iridoy, «motordun ibilgailuak arin zirkulatzeko eta erdiguneko trafikoan pilaketak ekiditeko». Abiadura orduko 30 kilometrora mugatuta dagoen kaleetan txirrindulariek espaloietatik joatea debekatu izanaren [...]

admin
Bidasoa
2011/09/23

Azken urteotako bideari jarraituz Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearekin bat egin du Irungo Udalak, eta asteburuan hainbat ekimen egingo dituzte Zabaltza plazan, motordun ibilgailuak gutxiago eta garraio publikoa eta bizikletak gehiago erabiltzearen beharraz ohartarazteko. Udalak abuztuan martxan jarri zituen aurrez aurreko neurriez informatuko du, eta oposizioko taldeek horiek baloratzeko probestuko dute astea.

Biharko eta etzirako hainbat ekimen antolatuko dituzte Zabaltza plazan. Bizikleta martxa eta zenbait azoka prestatu dituzte, denak mugikortasun iraunkorrarekin harremana izango dutenak (ikus ekitaldien zerrenda beheko koadroan). Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planari eta uztailean onartutako aurrez aurreko neurriei buruzko informazioa zabalduko du udalak bertan.

Argazkilaritza lehiaketa bat ere antolatu dute aste honen harira. Hiru gairen gaineko irudiak aurkeztu behar dira: mugikortasuna, energia eraginkortasuna eta ingumena. Lanak urriaren 19ra arte aurkez daitezke (ikus oinarriak irun.org webgunean).

EAJk inbertsioak eskatu ditu
Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean alderdi politikoek gaiaren gainean dituzten proposamenak ezagutarazi dituzte. EAJk mugikortasun arazoak konpontzeko inbertsioak eskatu ditu. Xabier Iridoy bozeramailearen esanetan, «erdigunetik ibiltzen diren ibilgailuen abiadura murriztu behar da, baina alternatibak eskaini behar zaizkie». Kanpoaldeko errepide azkarrak garatzea, saihesbidea bizkoiztea eta hegoaldeko erronda eraikitzearen alde azaldu da Iridoy, «motordun ibilgailuak arin zirkulatzeko eta erdiguneko trafikoan pilaketak ekiditeko».

Abiadura orduko 30 kilometrora mugatuta dagoen kaleetan txirrindulariek espaloietatik joatea debekatu izanaren aurka agertu dira jeltzaleak: «Txirrindulariengan segurtasun arazoak sortzen ditu». Iridoyren iritziz, «bidegorririk ez dagoen tokietan oinezkoek eta txirrindulariek hiriko espaloi zabalenak partekatu behar dituzte, bizikleten abiadura mugatuz». EAJren zinegotziak gogoratu du Kolon pasealekuko hiritartzean bidegorririk ez zela eraiki.

Bidegorriak lotzeko beharra
PPk trafikoa arintzeko zenbait proposamen egin ditu aste honetan. Herenegun komunikabideak elkartu zituen Juana Bengoetxea popularren bozeramaileak, orduko 30 kilometroko muga «eraginik gabeko neurria» izan dela adierazteko. «Txirrindulariei euren segurtasuna axola zaie, denei bezala, eta 30 Kaleetako erraila ez dute erabiltzen, ez dutelako babesik sentitzen», adierazi zuen. Erdiguneko kaleetan espaloi bat oinezkoentzat eta beste bat konpartitua izatea proposatu zuen Bengoetxeak.

Motorrentzako aparkaleku gehiago egokitzea galdegin du PPk. «Motorrek trafikoa arintzen dute eta hiria iraunkorragoa da», esan zuen Bengoetxeak.

ELA sindikatua ere mintzatu da Mugikortasun Astearen harira. Udalak berriki hartutako aurrez aurreko neurrien kontra azaldu da ELA, bereziki zenbait kaleetan abiadura orduko 30 kilometrora mugatzearen aurka. «Hiriko bidegorrien arteko loturarik ez dagoelako eta Kolon pasealekuan txirrindularientzako bidegorririk eraiki ez dutelako. Neurri horiekin bi arazo horiek konpondu nahi dituzte», salatu dute.

Sindikatu abertzalearen ustez, «mugikortasun iraunkorrak oinarri batzuk behar ditu: garraio publiko eraginkorra, oinezkoentzako bideak, bidegorri sare osatua eta ibilgailu pribatuaren erabileraren aurkako disuasio-neurriak.

Zabaltza plazan antolatutako ekintzak

Bihar, larunbata

  • Ekobira azoka. Kutxako Ekoguneak eta Emausek antolatutako kontsumo arduratsuaren azoka. Ibilgailu elektrikoen erakustaldia izango da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Informazio gunea. Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planari buruzko informazioa. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Etzi ere irekiko dute, goizez. Euria eginez gero Artalekura mugituko dute, eta goizez bakarrik egingo da.

Etzi, igandea

  • Mugitruk azoka. Mugikortasun iraunkorraren bigarren eskuko azoka. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
  • Bizikleta martxa. Hiriko bidegorrietatik eta 30 Kaleetatik barrena. 10:00etan abiatuko da. Bizikletak alokatzeko zerbitzua egongo da, doan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.