ONCEko saltoki batean ustez lapurretan ari zen gizonezkoa atxilotu dute
ONCEko saltoki batean ustez lapurreta egiteagatik gizonezkoa atxilotu dute.
ONCEko saltoki batean ustez lapurretan ari zen gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak. Atzo goizaldean izan ziren gertakariak. Ertzaintzaren patruila batek gizonezkoa ikusi zuen ONCEko saltokian eskua sartzen apurtutako kristal batetik. Gizonezkoak, patruila ikusitakoan alde egiten saiatu zen, baina atzeman egin zuten. Ustez lapurreta egiten saiatu zen gizonezkoak zauriak eta odola zituen eskuin eskuan. Halaber, saltokiaren barrukaldea odolez zikinduta aurkitu zuten ertzainek eta nahasirik. Azkenik atxilotuta eraman zuten gizonezkoa, osasun etxean zituen zauriak sendatu ostean.

