Bizikleta martxa egingo du Acampadabidasoak
Acampadabidasoak, M15 mugimenduari lotutako eskualdeko taldeak, herri batzarra egingo du gaur Zabaltza plazan, 20:00etan hasita. Irunen bizikletaz mugitzeko zailtasunaz eta etxebizitza duinaren aldeko mugimenduetaz arituko dira gaur. Lehenago, hiri erd...
Acampadabidasoak, M15 mugimenduari lotutako eskualdeko taldeak, herri batzarra egingo du gaur Zabaltza plazan, 20:00etan hasita. Irunen bizikletaz mugitzeko zailtasunaz eta etxebizitza duinaren aldeko mugimenduetaz arituko dira gaur. Lehenago, hiri erdigunetik bizikletaz ibiliko dira, ordubetez, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Asteari lotuta antolatutako ekintzekin bat eginez. 19:00etan abiatuko dira Zabaltzatik bertatik.

