Leka Enea taldeko neskek bi puntuak lortu dituzte estreinako derbian
Irungo Leka Enea mahai tenis taldeko neskek hasiera bikaina eman zioten denboraldiari, igandean Krafft Atletico San Sebastianen aurka irabazita (4-1). Giro oso ona izan zen Hirubide Institutuko kantxan, eta ez zen gutxiagorako, aurreneko aldia baitzen Gipuzkoako bi talde elkarren aurka aritzen zirela emakumeen maila gorenean. Etxekoen artean Kelly Sibleyk bere maila erakutsi zuen; Britainia Handiko txapeldunak partida guztiak irabazi zituen, banakako biak —Marta Vegaren eta Tin Yuanen aurka (3-0 eta 3-2)— eta binakakoa Tong Tangekin bikotea osatuz —Tian Yuan/Vegaren kontra (3-1)—. Tang txinatarra Susana Geari gailendu zitzaion (3-0) eta Irene Muñozek ezin izan zuen donostiarren Txinako jokalaria menderatu (1-3). Mutilen porrota Gizonen Superdibisioan ere estreinako jardunaldia jokatu zuten asteburuan. Leka Eneak iazko denboraldiko txapeldunaren kantxa bisitatu zuen, DKV Borges taldearena. Erraz nagusitu ziren etxekoak (3-0), irundarrei aukerarik txikiena ere eman gabe. Datorren larunbatean jokatuko dute bigarren jardunaldia: Arteal Santiago taldea mendean hartzen saiatuko dira irundarrak, Hirubiden. Gain Gaineko zentroari argi berdea eman diote Irungo Udalbatzak Gain Gainean eremuan xehetasun azterketa egitea onartu zuen herenegun eginiko ezohiko bilkuran. Erabaki horrekin Prudencia Arbide eta Olaketa kaleetako hirigintza biribildu eta etorkizunean parkearen goialdean eraikiko duten Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentroko lanak abiarazi nahi dute. Leka Enearen esku Herenegungo bilkuran ez zuten etorkizuneko zentroaren kudeaketaz [...]
Irungo Leka Enea mahai tenis taldeko neskek hasiera bikaina eman zioten denboraldiari, igandean Krafft Atletico San Sebastianen aurka irabazita (4-1). Giro oso ona izan zen Hirubide Institutuko kantxan, eta ez zen gutxiagorako, aurreneko aldia baitzen Gipuzkoako bi talde elkarren aurka aritzen zirela emakumeen maila gorenean.
Etxekoen artean Kelly Sibleyk bere maila erakutsi zuen; Britainia Handiko txapeldunak partida guztiak irabazi zituen, banakako biak —Marta Vegaren eta Tin Yuanen aurka (3-0 eta 3-2)— eta binakakoa Tong Tangekin bikotea osatuz —Tian Yuan/Vegaren kontra (3-1)—. Tang txinatarra Susana Geari gailendu zitzaion (3-0) eta Irene Muñozek ezin izan zuen donostiarren Txinako jokalaria menderatu (1-3).
Mutilen porrota
Gizonen Superdibisioan ere estreinako jardunaldia jokatu zuten asteburuan. Leka Eneak iazko denboraldiko txapeldunaren kantxa bisitatu zuen, DKV Borges taldearena. Erraz nagusitu ziren etxekoak (3-0), irundarrei aukerarik txikiena ere eman gabe.
Datorren larunbatean jokatuko dute bigarren jardunaldia: Arteal Santiago taldea mendean hartzen saiatuko dira irundarrak, Hirubiden.
Gain Gaineko zentroari argi berdea eman diote
Irungo Udalbatzak Gain Gainean eremuan xehetasun azterketa egitea onartu zuen herenegun eginiko ezohiko bilkuran. Erabaki horrekin Prudencia Arbide eta Olaketa kaleetako hirigintza biribildu eta etorkizunean parkearen goialdean eraikiko duten Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentroko lanak abiarazi nahi dute.