Yon Oñatibia kalea itxita egongo da zenbait egun, lanengatik
Iberdrolak tutu bat sartu behar du Yon Oñatibia kalearen bukaeran (Landetxe aldera), eta hori dela eta, kalea itxita egongo da zenbait egun, bihartik hasita. Herritarrek Rafael Pikabea kalea erabili beharko dute Ugaldetxora zein Arragua aldera joateko...
Iberdrolak tutu bat sartu behar du Yon Oñatibia kalearen bukaeran (Landetxe aldera), eta hori dela eta, kalea itxita egongo da zenbait egun, bihartik hasita.
Herritarrek Rafael Pikabea kalea erabili beharko dute Ugaldetxora zein Arragua aldera joateko, Udaltzaingoko kideek jakinarazi dutenez.
Hala ere, Landetxen aparkalekua dutenek, ez dute arazorik izango bertara sartzeko. Aparkaleku publikorako sarrera ere irekita egongo da.