Sukaldaritza ikastaroekin hasi da Katea auzoko Aste Kulturala
Brasil gozodendako Koldo Salinas maisu txokolategilearen irakasgaiarekin atzo hasi ziren Kateako Kultur Astearen barruan antolatu dituzten sukaldaritza ikastaroak. Ostirala bitartean, egunero jatetxe bateko sukaldari bat gonbidatu dute Hegazti elkarter...
Brasil gozodendako Koldo Salinas maisu txokolategilearen irakasgaiarekin atzo hasi ziren Kateako Kultur Astearen barruan antolatu dituzten sukaldaritza ikastaroak. Ostirala bitartean, egunero jatetxe bateko sukaldari bat gonbidatu dute Hegazti elkartera; gaur Hondarribiko Arroka-Berriko Gorka Cepeda ariko da, 18:00etatik aurrera.
Larunbatean Euskal Jaia
Astebururako egitarau potoloa prestatu dute Katean. Larunbatean bilduko dituzte ekitaldi gehienak, egun osoko Euskal Jaian. Baserritarrez jantzita joateko deia egin du auzo elkarteak.
Igandean, berriz, auzoko historia ezagutzeko aukera izango da, Mertxe Trantxe historialariaren eskutik. Kultur Asteak dirauen bitartean eskulanak eta Miguel Blancoren margoak biltzen dituen erakusketa ireki dute Auzo Elkartearen tabernan.