25 urte bete ditu kartzelan Jon Ander Urkizuk
25 egun bete zituen preso herenegun Jon Ander Urkizu preso sanpedrotarrak, eta Trintxerpeko Azokan bere senide eta lagunek elkarretaratzea egin zuten, presoaren askatasuna aldarrikatzeko. Asteburuan, San Pedro Txiki Jaien barruan ere, beste urtetan baino presentzia handiagoa izango du Urkizuk. Haren senideek emango diete hasiera jaiei , etziko txupinazoan, eta larunbaterako programatutako ekimenetako askok ere, beren omenez egingo dituzte, marmitako lehiaketa eta herri bazkaria, besteak beste. 25 urte eta hamar kartzela 1986. urteko irailaren 19a atxilotu zuen Espainiako Poliziak Jon Ander Urkizu, bere etxean, San Pedron. Donostiako Gobernu Zibilean zazpi egunez atxiki zuten, eta han torturatu zutela salatu zuen presoak. Sarekada hartan beste hamabi atxiloketa izan ziren, eta ondoren Fran Franco, Xabier Sagarzazu eta Urkizu espetxeratu zituzten. Preso eman dituen 25 urteetan espetxe asko ezagutu ditu Urkizuk: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera Alcazar de San Juan eta orain Teruel. 2016. urtera arte 2000. urterako zigorraren hiru laurdenak beteta zituen Urkizuk, eta 2007ko uztailaren 22an bete zuen ezarri zioten zigorra osorik, baina urte berean Parot Doktrina izenez ezagutzen dena aplikatu zioten. Modu horretan ezarri daitekeen kartzela zigorrik handiena ezarri diote, kondena 30 urtera arte luzatuz eta ordura arte pilatuta zituen erredentzioak bertan behera utziz. [...]
25 egun bete zituen preso herenegun Jon Ander Urkizu preso sanpedrotarrak, eta Trintxerpeko Azokan bere senide eta lagunek elkarretaratzea egin zuten, presoaren askatasuna aldarrikatzeko.
Asteburuan, San Pedro Txiki Jaien barruan ere, beste urtetan baino presentzia handiagoa izango du Urkizuk. Haren senideek emango diete hasiera jaiei , etziko txupinazoan, eta larunbaterako programatutako ekimenetako askok ere, beren omenez egingo dituzte, marmitako lehiaketa eta herri bazkaria, besteak beste.
25 urte eta hamar kartzela
1986. urteko irailaren 19a atxilotu zuen Espainiako Poliziak Jon Ander Urkizu, bere etxean, San Pedron. Donostiako Gobernu Zibilean zazpi egunez atxiki zuten, eta han torturatu zutela salatu zuen presoak.
Sarekada hartan beste hamabi atxiloketa izan ziren, eta ondoren Fran Franco, Xabier Sagarzazu eta Urkizu espetxeratu zituzten.
Preso eman dituen 25 urteetan espetxe asko ezagutu ditu Urkizuk: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera Alcazar de San Juan eta orain Teruel.
2016. urtera arte
2000. urterako zigorraren hiru laurdenak beteta zituen Urkizuk, eta 2007ko uztailaren 22an bete zuen ezarri zioten zigorra osorik, baina urte berean Parot Doktrina izenez ezagutzen dena aplikatu zioten. Modu horretan ezarri daitekeen kartzela zigorrik handiena ezarri diote, kondena 30 urtera arte luzatuz eta ordura arte pilatuta zituen erredentzioak bertan behera utziz. Parot Doktrina ezarrita, 2.016 urteko irailaren 10era arte luzatu diote zigorra.