Hamarna urteko kartzela jarri diete Otegi eta Diezi, eta zortzinakoa Jacinto, Zabaleta eta Rodriguezi
Espainiako Auzitegi Nazionaletik atzo filtratutakoa bete da: auzitegi hartako laugarren aretoko epaileek Vicente Gonzalez Mota fiskalak eskatutako kartzela zigorrak jarri dizkiete Errenteria-Oreretako Sonia Jacintori eta Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Miren Zabaleta, eta Arkaitz Rodriguez gainontzeko ezker abertzaleko kideei Bateragune auzian, ETAkoak izatea eta Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea egotzita. Talde bat osatu zuten bostek, epaileen arabera, eta Otegi eta Diez ziren buruak. Erabakia salatzeko, bihar 12:30ean elkarretaratzea deitu dute Xabier Olaskoaga plazan (Niessen). Astelehenean, berriz, 12:00etan, elkartuko dira Herriko Enparantzan. Gehiengo sindikalak, LAB, ELA, EILAS, Hiru eta EHNE, bat egin du asteleheneko deialdiarekin. Otegi eta Diezi hamarna urteko espetxe zigorra ipini diete, eta zortzinakoa Zabaletari, Rodriguezi eta Jacintori. Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal absolbitu egin dituzte. Polizia operazioa 2009ko urriaren 13an egin zuen Espainiako Poliziak Baltasar Garzon epaileak aginduta. Rufi Etxeberria eta Ainara Oiz ere atxilotu zituzten baina gero euren aurkako salaketa kendu zuten. Atxiloketaren garaian, ezker abertzalea estrategiari buruzko gogoeta haster zen, Otegik-eta sustatuta. Aurtengo ekainaren 27an hasi zen epaiketa. Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel epaileek osatu dute epaimahaia. Epaiketan fiskalak adierazi zuen Otegi eta Usabiaga ETAko buru zirela “Bateragune prozesuan zuten arduargatik”. Auzipetu guztiek, ordea, bide soilik politiko, baketsu eta demokratikoen alde agertu ziren epaiketan. Atxiloketak [...]
Espainiako Auzitegi Nazionaletik atzo filtratutakoa bete da: auzitegi hartako laugarren aretoko epaileek Vicente Gonzalez Mota fiskalak eskatutako kartzela zigorrak jarri dizkiete Errenteria-Oreretako Sonia Jacintori eta Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Miren Zabaleta, eta Arkaitz Rodriguez gainontzeko ezker abertzaleko kideei Bateragune auzian, ETAkoak izatea eta Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea egotzita. Talde bat osatu zuten bostek, epaileen arabera, eta Otegi eta Diez ziren buruak. Erabakia salatzeko, bihar 12:30ean elkarretaratzea deitu dute Xabier Olaskoaga plazan (Niessen). Astelehenean, berriz, 12:00etan, elkartuko dira Herriko Enparantzan. Gehiengo sindikalak, LAB, ELA, EILAS, Hiru eta EHNE, bat egin du asteleheneko deialdiarekin.
Otegi eta Diezi hamarna urteko espetxe zigorra ipini diete, eta zortzinakoa Zabaletari, Rodriguezi eta Jacintori. Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal absolbitu egin dituzte.
Polizia operazioa 2009ko urriaren 13an egin zuen Espainiako Poliziak Baltasar Garzon epaileak aginduta. Rufi Etxeberria eta Ainara Oiz ere atxilotu zituzten baina gero euren aurkako salaketa kendu zuten. Atxiloketaren garaian, ezker abertzalea estrategiari buruzko gogoeta haster zen, Otegik-eta sustatuta. Aurtengo ekainaren 27an hasi zen epaiketa. Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel epaileek osatu dute epaimahaia.
Epaiketan fiskalak adierazi zuen Otegi eta Usabiaga ETAko buru zirela “Bateragune prozesuan zuten arduargatik”. Auzipetu guztiek, ordea, bide soilik politiko, baketsu eta demokratikoen alde agertu ziren epaiketan. Atxiloketak izan zirenetik asko izan dira absoluzioa eskatu dutenak, besteak beste, Gernikako Akordioko sinatzaileak, Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko burua eta mundu osoko hainbat sindikatuk.
Atzo Gipuzkoako Batzar Nagusiek auzipetuen askatasuna eskatu zuten eta Rafaela Romero PSE-EEko bozeramaileak “egungo egoera” aintzat hartzeko eskatu zien epaileei, absoluzioa argudiatzeko. Epaia edozein dela ere, ezker abertzaleak balorazioa egingo du gaur arratsaldean.

