Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

‘Zeateakoizut?’ kanpainarekin bat egiteko deia

Errenteriako Udalak Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean Zeateakoizut? kanpaina jarriko du martxan datorren astelehenean. Euskara Oarsoaldeko komertziora egitasmoaren barruan kokatuta dago kanpaina hori eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzea du helburu. Izkiña eta Zuberoan afaria Ostalaritzan euskara bultzatzeko aurten egingo duten bigarren kanpaina, edaritegi guztietara zabalduko dute, eta Irune Balentziaga Euskara zinegotziak tabernari guztiak animatu ditu egitasmoan parte hartzera. Parte hartu nahi duten taberna guztietan txartelak banatuko dituzte. Ostalariek, txartel bana eman beharko diete kontsumizioa euskaraz eskatzen duten bezeroei eta azken horiek,  txartela bere datuekin bete,  eta tabernan bertan izango den buzoian sartu beharko du. Irabazleak bi lagunentzako afaria eskuratuko du Trintxerpeko  Izkiña edo Oiartzungo Zuberoa jatetxeetan. Saria eman duen tabernako jabeak ere sari bera jasoko du. Eragin positiboa Bezero eta ostalarien arteko harremana euskaraz izatea bilatzen duen kanpaina, urriaren 9an bukatuko da. Euskara, bezero eta ostalarien arteko harreman hizkuntza izatea bilatzen duen kanpainak “herriko euskal giroan eta merkataritzaren dinamizazioan eragin positiboa” izango du Irune Balentziagaren ustez. Urteko bigarren kanpaina Euskara Oarsoaldeko komertziora egitasmoak merkataritzaren barruko arlo bat aukeratzen du,  eta aurten, ostalaritzarekin ari da lanean. Zeateakoizut? kanpaina, ostalaritzan aurten egindako bigarrena da; aurretik, Gurean menua euskaraz jarri zuen martxan udalak Oarsoaldearen laguntzarekin eta menua euskaraz zuten taberna [...]

admin
Bidasoa
2011/09/15

Errenteriako Udalak Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean Zeateakoizut? kanpaina jarriko du martxan datorren astelehenean. Euskara Oarsoaldeko komertziora egitasmoaren barruan kokatuta dago kanpaina hori eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzea du helburu.

Izkiña eta Zuberoan afaria
Ostalaritzan euskara bultzatzeko aurten egingo duten bigarren kanpaina, edaritegi guztietara zabalduko dute, eta Irune Balentziaga Euskara zinegotziak tabernari guztiak animatu ditu egitasmoan parte hartzera.

Parte hartu nahi duten taberna guztietan txartelak banatuko dituzte. Ostalariek, txartel bana eman beharko diete kontsumizioa euskaraz eskatzen duten bezeroei eta azken horiek,  txartela bere datuekin bete,  eta tabernan bertan izango den buzoian sartu beharko du.

Irabazleak bi lagunentzako afaria eskuratuko du Trintxerpeko  Izkiña edo Oiartzungo Zuberoa jatetxeetan. Saria eman duen tabernako jabeak ere sari bera jasoko du.

Eragin positiboa
Bezero eta ostalarien arteko harremana euskaraz izatea bilatzen duen kanpaina, urriaren 9an bukatuko da. Euskara, bezero eta ostalarien arteko harreman hizkuntza izatea bilatzen duen kanpainak “herriko euskal giroan eta merkataritzaren dinamizazioan eragin positiboa” izango du Irune Balentziagaren ustez.

Urteko bigarren kanpaina
Euskara Oarsoaldeko komertziora egitasmoak merkataritzaren barruko arlo bat aukeratzen du,  eta aurten, ostalaritzarekin ari da lanean. Zeateakoizut? kanpaina, ostalaritzan aurten egindako bigarrena da; aurretik, Gurean menua euskaraz jarri zuen martxan udalak Oarsoaldearen laguntzarekin eta menua euskaraz zuten taberna eta jatetxeetan paperezko mahai-zapiak banatu zituzten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.