Sormena lantzeko aukera, haurrentzako eta gazteentzat
Astelehenean zabalduko dute udalak haur eta nerabeentzako urtero antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea, eta urriaren 6ra bitartean izango da zabalik. Haurrek marrazkiak egiten, testu bat ilustratzen eta manga japoniar estiloko komikiak egiten ikasiko dute Manga komikiak eta ilustrazioa ikastaroan izena emanez gero. Hirugarrenez antolatu dute manga ikastaroa, udaletik esan dutenez «oso emaitza interesgarriak eman dituelako». Marrazketa pintura eta buztina ikastaroa ere eskainiko diete haurrei, Antxon zein San Pedron. Gazteentzako, marrazketa eta pintura antolatu dute, eta zehaztu dutenez, ikastaroak hiru modulo izango ditu: «Marrazketaren oinarriak, kolorearen eta pinturaren oinarriak eta plastika-garapena». Hala ere, oinarri horiek aurretik dituztenek ere eman dezakete izena, lantegi moduan antolatuko dutelako. Informazio gehiago telefonoz eska daiteke (beheko koadroan), baina izena ematera Gazteria Departamentura jo behar da derrigorrez. Haur eta nerabeentzako ikastaroak 9-16 urte Manga komikiak eta ilustrazioa. Urriaren 11tik ekainaren 19ra, asteartetan, 18:00etatik 20:00etara, Gazteentzako lantegietarako gelan, San Pedron. Marrazketa eta pintura. Oinarrizko ikastaroa . Urriaren 11tik ekainaren 19ra. 6-10 urte bitartekoentzat, Antxoko Azokan, asteartetan, 17:30etik 19:00etara eta San Pedroko Udal Aretoan, larunbatetan 11:30etik 13:00etara. 11-16 urte bitartekoentzat, Antxoko Azokan, asteartetan 19:00etatik 20:30era eta larunbatetan 10:00etatik 11:30era. 11 eta 16 urte bitartekoentzat, larunbatetan 11:30etik 13:00etara. Marrazketa eta pintura Adierazpen plastikoa. Urriaren 10etik ekainaren 13ra. 9-16 urte [...]
Astelehenean zabalduko dute udalak haur eta nerabeentzako urtero antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea, eta urriaren 6ra bitartean izango da zabalik.
Haurrek marrazkiak egiten, testu bat ilustratzen eta manga japoniar estiloko komikiak egiten ikasiko dute Manga komikiak eta ilustrazioa ikastaroan izena emanez gero. Hirugarrenez antolatu dute manga ikastaroa, udaletik esan dutenez «oso emaitza interesgarriak eman dituelako». Marrazketa pintura eta buztina ikastaroa ere eskainiko diete haurrei, Antxon zein San Pedron.
Gazteentzako, marrazketa eta pintura antolatu dute, eta zehaztu dutenez, ikastaroak hiru modulo izango ditu: «Marrazketaren oinarriak, kolorearen eta pinturaren oinarriak eta plastika-garapena». Hala ere, oinarri horiek aurretik dituztenek ere eman dezakete izena, lantegi moduan antolatuko dutelako.
Informazio gehiago telefonoz eska daiteke (beheko koadroan), baina izena ematera Gazteria Departamentura jo behar da derrigorrez.
Haur eta nerabeentzako ikastaroak
9-16 urte
Manga komikiak eta ilustrazioa.
Urriaren 11tik ekainaren 19ra, asteartetan, 18:00etatik 20:00etara, Gazteentzako lantegietarako gelan, San Pedron.
Marrazketa eta pintura.
Oinarrizko ikastaroa .
Urriaren 11tik ekainaren 19ra.
6-10 urte bitartekoentzat,
Antxoko Azokan, asteartetan, 17:30etik 19:00etara
eta San Pedroko Udal Aretoan, larunbatetan 11:30etik 13:00etara.
11-16 urte bitartekoentzat, Antxoko Azokan, asteartetan 19:00etatik 20:30era eta larunbatetan 10:00etatik 11:30era.
11 eta 16 urte bitartekoentzat, larunbatetan 11:30etik 13:00etara.
Marrazketa eta pintura Adierazpen plastikoa.
Urriaren 10etik ekainaren 13ra.
9-16 urte bitartekoentzat, astelehen eta asteazkenean, 19:00etatik 21:00etar, Gazteentzako lantegietarako gelan, San Pedron.
Izen-ematea
Norentzat. 16-30 urte bitarteko gazteentzat eta 6-16 urte bitarteko haur eta nerabeentzat.
Epea: irailaren 19tik urriaren 6ra.
Matrikula.
Haurrak: Pasaian erroldatuak: 51,20 euro
Pasaian erroldatu gabeak: 77,00 euro.
Gazteak: Pasaian erroldatuak:
59,80 euro
Pasaian erroldatu gabeak: 89,80 euro.
Lekua:Gazteria eta kirol Departamentua. Euskadi etorbidea, 61. Udal Euskaltegiaren ondoan, Trintxerpen.
Tel: 943 00 43 30.
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

