Han eta hemengo musika taldeekin abiatuko du Psilocybeneak denboraldia
Udako etenaldiaren ondoren, Hondarribiko Psilocybe Eneak datorren ostiralean irekiko ditu ateak berriz ere, eta musika kontzertuen denboraldi berria indartsu datorrela iragarri dute. Laugarren urte honetan ere nazioarteko musika taldeak Amuteko egoitzaren taula gainetik pasako dira. Denboraldia hasteko aste bete besterik ez da falta. Datorren ostiralean, 22:00etatik aurrera Japoniatik Tex & Sun Flower Seed taldea izango da Hondarribian, ska, reggae eta funky doinuekin. Ez da beraien lehenengo bisita Euskal Herrira, 2008an ere izan ziren, baina aurtengo Europako birako kontzertu bakarra izango da Euskal Herrian. Diska berria besapean, 1945 izenarekin, aldaketa nabaria igartzen da beraien musikan. Gainera, Txile eta Frantziako kideak dituen, Touluseko Guaka taldea izango da, japoniarrekin batera aurtengo Psilocybeko denboraldiari hasiera emango dion beste taldea. Guaktron izeneko diska berriakin jendea dantzan jarriko dute rock, ska, cumbia doinuekin.Bukatzeko, kontzertuen aurretik, bitartean eta bukaeran Dj Txako japoniarrak giroa alaituko du. Kontzertu bikoitza iganderako Ostiraleko kontzertuaz gain, igandean arratsaldeko 20:00etatik aurrera kontzertu bikoitza izango da berriro ere. Barrence Whitfield eta The Savages taldeak izango dira zuzenean Psilocyben. Psilocybe aretoa Psilocybe aretoa inguruko nahiz urrutiko musika mota desberdinen erakuslehio izateko asmoz hasi eta hezi da. 1994an sortu zen elkartea, eta duela lau urtetik hona, taldeak ensaiatzeko lokalak dituzte Psilocybenean. Elkartea lanean hasi zenetik, 60 [...]
Udako etenaldiaren ondoren, Hondarribiko Psilocybe Eneak datorren ostiralean irekiko ditu ateak berriz ere, eta musika kontzertuen denboraldi berria indartsu datorrela iragarri dute. Laugarren urte honetan ere nazioarteko musika taldeak Amuteko egoitzaren taula gainetik pasako dira. Denboraldia hasteko aste bete besterik ez da falta. Datorren ostiralean, 22:00etatik aurrera Japoniatik Tex & Sun Flower Seed taldea izango da Hondarribian, ska, reggae eta funky doinuekin. Ez da beraien lehenengo bisita Euskal Herrira, 2008an ere izan ziren, baina aurtengo Europako birako kontzertu bakarra izango da Euskal Herrian. Diska berria besapean, 1945 izenarekin, aldaketa nabaria igartzen da beraien musikan.
Gainera, Txile eta Frantziako kideak dituen, Touluseko Guaka taldea izango da, japoniarrekin batera aurtengo Psilocybeko denboraldiari hasiera emango dion beste taldea. Guaktron izeneko diska berriakin jendea dantzan jarriko dute rock, ska, cumbia doinuekin.Bukatzeko, kontzertuen aurretik, bitartean eta bukaeran Dj Txako japoniarrak giroa alaituko du.
Kontzertu bikoitza iganderako
Ostiraleko kontzertuaz gain, igandean arratsaldeko 20:00etatik aurrera kontzertu bikoitza izango da berriro ere. Barrence Whitfield eta The Savages taldeak izango dira zuzenean Psilocyben.
Psilocybe aretoa
Psilocybe aretoa inguruko nahiz urrutiko musika mota desberdinen erakuslehio izateko asmoz hasi eta hezi da. 1994an sortu zen elkartea, eta duela lau urtetik hona, taldeak ensaiatzeko lokalak dituzte Psilocybenean. Elkartea lanean hasi zenetik, 60 talde baina lehiago pasa dira bertatik, eta gaur egun ere, elkartearen bizitza izaten jarraitzen dute etxeko musika taldeek.
Gaur egun aretoan dauzkaten hiru lokalak beteta daude eta bost taldek ensaiatzen dute lokal bakoitzean bataz beste.

