Ehun ikasle berri lehen mailako eta ama eskoletan
Lehen mailako eta ama eskola publikoetan 100 haur gehiagok izena eman dutela jakinarazi dute Hendaiako hezkuntza ordezkariek. Hasi berri den ikasturterako haur kopurua handitu den arren, Akademiako Ikuskaritzak ekainean proposaturiko erabakia berretsi ...
Lehen mailako eta ama eskola publikoetan 100 haur gehiagok izena eman dutela jakinarazi dute Hendaiako hezkuntza ordezkariek. Hasi berri den ikasturterako haur kopurua handitu den arren, Akademiako Ikuskaritzak ekainean proposaturiko erabakia berretsi eta irakasle kopuru bera mantendu du. Ikasturtearen abiatze ekitaldian eman zuen Herriko Etxeak albistea, Claude Vieira Irakaskuntza eta Eskolako Bizitza auzapezordeak.
Ikasturtea abiatu aurretik zenbait lan egin dituzte herriko ikastetxeetan: Lizardiko ama eskolan estalgunea eraiki dute eta komunak erabat zaharberritu dituzte; Hondartzako 1. mailako eskolako jolastokiaren lurra berritu dute, eta bankuak jartzeko asmoa du Hendaiako Herriko Etxeak.