Bihar ezagutaraziko dute ‘Bateragune auzia’-ren epaia
Espainiako Auzitegi Nazionalak bihar goizerako deitu ditu Bateragune auzia-ren barruan epaitu dituzten ezker abertzaleko zortzi kideen abokatu eta prokuradoreak epaiaren berri emateko. Epaituen artean, Sonia Jacinto oreretarra aurkitzen da. Fiskaltza...
Espainiako Auzitegi Nazionalak bihar goizerako deitu ditu Bateragune auzia-ren barruan epaitu dituzten ezker abertzaleko zortzi kideen abokatu eta prokuradoreak epaiaren berri emateko.
Epaituen artean, Sonia Jacinto oreretarra aurkitzen da. Fiskaltzak zortzi urteko eskaera egin zuen berarentzat. Eskaera berbera egin zuen auzi horretan epaitutako Arkaitz Rodrigezentzat; bederatzi urte Miren Zabaletarentzat; eta hamarna, Arnaldo Otegi eta Rafa Diezentzat. Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serra dira beste auzipetuak, hiru horientzat, ordea, epaiketan zigor eskaera kendu egin zuen fiskalak.
Jacinto, Rodriguez, eta Zabaleta behin-behinean daude espetxean.
Errealitatea aintzat hartu
Rafaela Romero PSE-EEko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak epaileei «errealitate soziala» aintzat hartzeko eskatu die epaileei, “errealitatea [Bateraguneko auzipetuak] atxilotu zituztenetik aldatu baita”. Egoera orain dela urtebete eta orain desberdina dela ere esan du “ETAk lehenago eman ez zituen pausoak eman dituelako”.