Baserritarren Eguna ari dira ospatzen
Baserritarrek egun handia ospatzen ari dira. Santakrutzetako egitarauan beti dute txokoa, eta gaurko eguna eurei eskaini diete. Goizean goizetik baserrietan bizi diren beste batzuek hartu dute Gurutze Santuaren plaza: abereek. 09:00etan hasi da ganadu ...
Baserritarrek egun handia ospatzen ari dira. Santakrutzetako egitarauan beti dute txokoa, eta gaurko eguna eurei eskaini diete.
Goizean goizetik baserrietan bizi diren beste batzuek hartu dute Gurutze Santuaren plaza: abereek. 09:00etan hasi da ganadu feria. Bi ordu beranduago lehiaketaren sari banaketa egin dute Ixkulin elkarteko lehendakariak eta Ainhoa Zabalo alkateak. Txekorrik onenak Darieta Berri baserriko Jose Luis Arzadunek eraman ditu. Bigantxarik onenak, berriz, Alarguntza baserriko Rafael Gaztelumendik. Ulamarta baserriko Joseba Garmendiarentzat izan da behi suitzarrik onenaren saria. Pintoetan, berriz, Inaxio Aranbururenek (Amunttene) irabazi dute. Azkenik, Sarasua anaiek (Olatzar) jaso dute larre behi onenen saria.
Eguerdian, berriz, Goiko Plazako probalekuan idi proben lehenengo saioa egin dute. Hamarnaka lagun hurbildu ziren bertara. Apostuak egiteko aukera izan zuten bertan. Bigarren saioa egiten ari dira orain. Baserritarrek eguerdian bazkaria egin dute Ixkulin eta Tiñelu elkarteetan. 19:30etik, berriz, bertsozaleek saio bikainaz gozatzeko aukera izango dute, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Andoni Egañarekin.