Aiton-amonen astea izango da datorrena Petra Lekuonan
Aiton-amonen astea ospatuko dute astelehenetik aurrera Petra Lekuona zaharren egoitzan. Hainbat ekimen antolatu dituzte astelehenetik ostiralerako arratsaldeetarako (behean), eta larunbatean egun handia izango dute: Senitartekoen Eguna. Senideen bisita...
Aiton-amonen astea ospatuko dute astelehenetik aurrera Petra Lekuona zaharren egoitzan. Hainbat ekimen antolatu dituzte astelehenetik ostiralerako arratsaldeetarako (behean), eta larunbatean egun handia izango dute: Senitartekoen Eguna.
Senideen bisita jasotzeaz gain, bazkari berezia izango dute egoiliarrek eta senideek egun horretan: Barazki budina; frijitu koktela; itsaski krema; txahal masaila onddoekin; etxeko kopa; pastel txikiak; kafea eta kopa.
Bazkaria 14:00etan izango da. Aurretik, 11:00etan, meza izango dute, eta 12:00etan, Lartaun Abesbatzaren emanaldia. Horrez gain, dantzarako aukera ere izango dute, bazkariaren ondoren dantzaldia izango baita 16:00etatik aurrera.
Egoitzatik jakinarazi dutenez, senideek bihar dute larunbateko bazkarirako apuntatzeko azken eguna. Horretarako egoitzatik pasatu behar dute.
- Asteartea, hilak 20. Bingo berezia.
- Asteazkena, hilak 21. Gitarra emanaldia.
- Osteguna, hilak 22. Toka, bolo eta seiko urreak txapelketak.
- Ostirala, hilak 23. Zaharrenei omenaldia eta sari banaketa.
- Larunbata, hilak 24. Senitartekoen Eguna: meza, Lartaun Abesbatzaren emanaldia, bazkaria eta dantzaldia.

