400 herritarrek bisitatu dute Plan Orokorraren erakusketa
Astelehenean itxi zuten Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO) helegiteak aurkezteko epea. Udalbatzak martxoan onartu zuen idatzia eta herritarrek San Juan Harria plazan jarritako erakusketaren bitartez ezagutzeko aukera izan dute. Miguel Angel Pa...
Astelehenean itxi zuten Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO) helegiteak aurkezteko epea. Udalbatzak martxoan onartu zuen idatzia eta herritarrek San Juan Harria plazan jarritako erakusketaren bitartez ezagutzeko aukera izan dute. Miguel Angel Paez Obren ordezkariak gogoratu du HAPOren erakusketa publikoa “legeak agintzen duen bi hilabeteko epea baino hiru hilabete gehiagoz” luzatu zutela.
400 bisita
Erakusketa arrakastatsua izan dela adierazi du Paezek. Orotara 400 lagun pasatu dira San Juan Harria plazako bulegoan jarritako erakusketatik, gehienak abuztuan, 111. Bestalde, 170 helegite aurkeztu dituzte.
Erakusketa zaintzeko HAPO ezagutzen zuen lagun bat kontratatu zuen udalak, eta bisitariei zalantzak argitzen lagundu zien. Herritarren kezkak korapilatsuak izan direnean, erakusketaren zaindariak udal teknikariekin bilerak antolatzen lagundu die herritarrei.

