Piropo lehia irabazlea aukeratzeko botoa emateko epea, irekita
Azken urteetan, Euskeran Itotiyak taldearen eskutik, piropo lehiaketa izaten da xanistebanetan. Tabernetan paperak, boligrafoak eta kutxak jartzen dituzte, jaietan inspiratzen direnek euren piropoak idatzi ditzaten. Aurten, seigarren aldia izan da. Hai...
Azken urteetan, Euskeran Itotiyak taldearen eskutik, piropo lehiaketa izaten da xanistebanetan. Tabernetan paperak, boligrafoak eta kutxak jartzen dituzte, jaietan inspiratzen direnek euren piropoak idatzi ditzaten. Aurten, seigarren aldia izan da.
Hainbat parte hartzaile izan ditu aurten ere lehiaketak, eta antolatzaileek hamar finalista aukeratu dituzte (beheko zerrendan).
Orain herritarrek irabazlea aukeratzeako botoa eman dezakete. Horretarako berriro kutxak jarri dituzte plaza inguruko tabernetan, eta baita kartelak ere herrian zehar. Herritarrek hamar piropoak irakurri eta gehien gustatzen zaiena aukeratu behar dute.
Beheko horietatik zein izango ote da irabazlea?
- Zu za ne biziyo bakarra.
- Ne etxeko lapaitza biño gorrago jartzen nazu.
- Zuregatik Learreko malda triziklun iyoko nuke.
- Ez al tzu gogua? Hartuko ñeu/yeu Kastroko itturriyan bañua!
- Ondo botatako piropo bat bezelakua za!
- Ezautzen dun depositua? Nik sartukoñat han pitua!
- Ze saingoizut ba… Oiartzun biño politto baza!
- Zenbat mendi buelta basuan, zu bezelako onddo beltza sartzeko xextuan.
- Akullua izango nitzake zure ipurdiya ziztatzeko.
- Attu dia autokotxetako fitxak, biño oandik battut zutzako hitzak.