Ondarearen Egunaren harira Maurisque Etxera bisitak eginen dituzte larunbatean
Ondarearen Europako Egunaren harira gidatutako hainbat bisitaldi antolatu dituzte larunbaterako, hilaren 17rako. Erdigunea, Hondartza auzoa, Abbadia eta Mauresque Etxea ezagutzeko aukera izanen da, azken hau estreinekoz. Ekitaldi guztiak doan dira, baina zenbaitetarako izena ematea ezinbestekoa da. Hendaiako erdigunea eta bere historia ezagutzeko ibilbide gidatua 10:30ean abiatuko da San Bixente elizatik. Bazkaldu ondoren Hondartza auzoa bisitatzeko aukera izanen da, Itsas etorbideko turismo bulegotik abiatuta, 15:00etan. Aurtengo berritasun nagusia Mauresque Etxearen bisitetan datza, 18:00etatik 20:00etara eginen direnak. Aurreneko aldia da Arrantzaleen karrikako gotorleku-etxea bisitatu ahal izanen dela. Interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena, turisme@hendaye.com posta elektronikora eskaera idatziz. Musika eta dantza Gidatutako ibilbideez gain, beste ekintza batzuk antolatu dituzte larunbaterako Hendaian. Herriko Etxeko Kultura Arloak Kaperan a kapela ekimeneko saio bikoitza proposatu du. Abbadia gazteluan izanen da, 18:00etan eta 18:45ean. Beñat Achiaryren musika ikasleek gaztelua gelaz gela erakutsiko diete bisitariei, inprobisaturiko doinuez eta kantuez lagundurik. Talde bakoitza 25 lagunera mugatuko dute eta, hortaz, izena eman beharko da aurretik, turismo bulegoan. Ondarearen Egunaren harira ere, Akelarre Euskal Kultura Elkarteak euskal dantza ikuskizuna antolatuko du larunbatean Zokoburun, 21:00etatik aurrera. Ordu berean, Meteoritoak eta desagertze masiboak goiburuko mintzaldia emango du CPIE Euskal Itsasbazterrak, Larretxea baserrian.
Ondarearen Europako Egunaren harira gidatutako hainbat bisitaldi antolatu dituzte larunbaterako, hilaren 17rako. Erdigunea, Hondartza auzoa, Abbadia eta Mauresque Etxea ezagutzeko aukera izanen da, azken hau estreinekoz. Ekitaldi guztiak doan dira, baina zenbaitetarako izena ematea ezinbestekoa da.
Hendaiako erdigunea eta bere historia ezagutzeko ibilbide gidatua 10:30ean abiatuko da San Bixente elizatik. Bazkaldu ondoren Hondartza auzoa bisitatzeko aukera izanen da, Itsas etorbideko turismo bulegotik abiatuta, 15:00etan.
Aurtengo berritasun nagusia Mauresque Etxearen bisitetan datza, 18:00etatik 20:00etara eginen direnak. Aurreneko aldia da Arrantzaleen karrikako gotorleku-etxea bisitatu ahal izanen dela. Interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena, turisme@hendaye.com posta elektronikora eskaera idatziz.
Musika eta dantza
Gidatutako ibilbideez gain, beste ekintza batzuk antolatu dituzte larunbaterako Hendaian. Herriko Etxeko Kultura Arloak Kaperan a kapela ekimeneko saio bikoitza proposatu du. Abbadia gazteluan izanen da, 18:00etan eta 18:45ean. Beñat Achiaryren musika ikasleek gaztelua gelaz gela erakutsiko diete bisitariei, inprobisaturiko doinuez eta kantuez lagundurik. Talde bakoitza 25 lagunera mugatuko dute eta, hortaz, izena eman beharko da aurretik, turismo bulegoan.
Ondarearen Egunaren harira ere, Akelarre Euskal Kultura Elkarteak euskal dantza ikuskizuna antolatuko du larunbatean Zokoburun, 21:00etatik aurrera. Ordu berean, Meteoritoak eta desagertze masiboak goiburuko mintzaldia emango du CPIE Euskal Itsasbazterrak, Larretxea baserrian.