Larunbatean, 2011 Raid Txingudi proba
Hilaren 17an, larunbatarekin, eginen dute Raid Txingudi lasterketaren aurtengo aldia, 10:30ean Itsas Zentrotik abiatuta. Parte hartzaileek kaiakean 2,5 kilometro, mendi bizikletan hamalau kilometro hondartzan, eta korrika 6,5 kilometro egin beharko dit...
Hilaren 17an, larunbatarekin, eginen dute Raid Txingudi lasterketaren aurtengo aldia, 10:30ean Itsas Zentrotik abiatuta. Parte hartzaileek kaiakean 2,5 kilometro, mendi bizikletan hamalau kilometro hondartzan, eta korrika 6,5 kilometro egin beharko dituzte. Lasterketak trafiko mozketak eragingo ditu, 10:50etik 12:00etara, Laranjondoen karrikan, Florida portuko parkinean eta hondartzan, eta 10:30etik 13:00etara Badiako ibilbidean, Pierre Loti eta Arrantzaleen karriketan eta Kaneta portuan.