Gizon bat atxilotu dute loteria saltzaile bati iruzur egiteagatik
Bigarren aldiz atxilotu dute gizon bat loteria saltzaile bati iruzur egin diolakoan. Iaz Errenteria-Oreretan bezala, aste honetan Irunen atxilotu dute. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, loteria saltzailea Ertzaintzarekin jarri zen harremanetan esan...
Bigarren aldiz atxilotu dute gizon bat loteria saltzaile bati iruzur egin diolakoan. Iaz Errenteria-Oreretan bezala, aste honetan Irunen atxilotu dute. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, loteria saltzailea Ertzaintzarekin jarri zen harremanetan esanez ustezko iruzurgilearen telefono deia jaso zuela, iaz Errenteria-Oreretan egin zuen tratu bera eskainiz. Alegia, Gabonetako loteria eskatu zion herriko taberna batean saltzeko asmoz, eta behin dezimoak kobratutakoan, ordainduko ziola esan zion.
37 urteko gizon bat izan zela azaldu zuen loteria saltzaileak, eta arratsalde horren bertan, loteria dendaren inguruan atxilotu zuten ustezko iruzurgilea.
Ertzaintza jarduteko modu bera izan duten antzeko kasuak ikertzen ari da.