Gaur da santakrutzetako egun handia
Atzo arratsaldean hasi ziren santakrutzak, txupinazoarekin. Alkate txikiek pregoia irakurri zuten, eta segidan bota zuten txupina. Dantzariek Lezo Herria eta aurreskua dantzatu zuten. Hortik aurrera, jaigiroa izan zen nagusi, eta inork nahi ez zuen gonbidatua batu zen festara: euria. Hala ere, danborren hotsak ixiltzea ez zuen lortu. Gaur ospatuko dute lezoarrek egun handia. Horrela, hiru bazkari izango dira eguerdi partean: erretiratuena, arrantzaleena eta tartekoena. Azken bi afari horietakoak Gurutze Santuaren plazan elkartuko dira, 12:30ean. Hainbat ekitaldi gehiago ere egingo dituzte. Hauek dira eguerditik aurreraegingo dituztenak: 12:00. Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan. Harriekin: Inaxio eta Iñaki Perurena eta Agustin Landarbide. Aizkolariak: Fausto Mugerza eta Joxe Mari Olasagasti gipuzkoarrak eta Donato Larretxea eta Ernesto Ezpeleta Bihurri nafarrak. 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira herriko kaleetatik zehar, Karlos Saldise plazatik abiatuta. 12:30. Tartekoen eta arrantzaleen bilkura Gurutze Santuaren plazan. Ondoren, I-14 Egunari hasiera emango diote, txaranga batek lagunduta. 14:00. Bazkaria erretiratuentzako (65 urtetik gorakoentzako), Lintzirin jatetxean. 14:30. Tartekoen bazkaria Karlos Saldise plazan. 15:00. Arrantzaleen bazkaria Irurtzun jatetxean. 17:00. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 18:00. Herri poteoa, Karlos Saldise plazatik abiatuta. Txarangabatek lagunduko die giroa jartzen. 19:00. Buruhandien eta erraldoien kalejira, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta. 19:30. Berbena Joselu Anaien eskutik, Gurutze Santuaren plazan. 22:30. Zezensuzkoa [...]
Atzo arratsaldean hasi ziren santakrutzak, txupinazoarekin. Alkate txikiek pregoia irakurri zuten, eta segidan bota zuten txupina. Dantzariek Lezo Herria eta aurreskua dantzatu zuten. Hortik aurrera, jaigiroa izan zen nagusi, eta inork nahi ez zuen gonbidatua batu zen festara: euria. Hala ere, danborren hotsak ixiltzea ez zuen lortu.
Gaur ospatuko dute lezoarrek egun handia. Horrela, hiru bazkari izango dira eguerdi partean: erretiratuena, arrantzaleena eta tartekoena. Azken bi afari horietakoak Gurutze Santuaren plazan elkartuko dira, 12:30ean. Hainbat ekitaldi gehiago ere egingo dituzte. Hauek dira eguerditik aurreraegingo dituztenak:
- 12:00. Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan. Harriekin: Inaxio eta Iñaki Perurena eta Agustin Landarbide. Aizkolariak: Fausto Mugerza eta Joxe Mari Olasagasti gipuzkoarrak eta Donato Larretxea eta Ernesto Ezpeleta Bihurri nafarrak.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira herriko kaleetatik zehar, Karlos Saldise plazatik abiatuta.
- 12:30. Tartekoen eta arrantzaleen bilkura Gurutze Santuaren plazan. Ondoren, I-14 Egunari hasiera emango diote, txaranga batek lagunduta.
- 14:00. Bazkaria erretiratuentzako (65 urtetik gorakoentzako), Lintzirin jatetxean.
- 14:30. Tartekoen bazkaria Karlos Saldise plazan.
- 15:00. Arrantzaleen bazkaria Irurtzun jatetxean.
- 17:00. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan.
- 18:00. Herri poteoa, Karlos Saldise plazatik abiatuta. Txarangabatek lagunduko die giroa jartzen.
- 19:00. Buruhandien eta erraldoien kalejira, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
- 19:30. Berbena Joselu Anaien eskutik, Gurutze Santuaren plazan.
- 22:30. Zezensuzkoa Gurutze Santuarenplazan.
- 23:00. Dantzaldiaren jarraipena.

