Erabileran eragin asmoz eskaintza oparoa prestatu du Udal Euskaltegiak
Ongi etorria emango diete aurten udal euskaltegian izena ematen dutenei, jarraian euskararen erabileran eragin nahi duen ikastaro sorta oparoa eskaintzeko. Hala iragarri zuten atzo Udal Euskaltegiko Ane Olkotzek eta Joxe Manuel Odriozolak, udaleko kultura zinegotzi Amaia Esnarriagarekin batera ikasturtea aurkezteko deitutako prentsaurrekoan. Esan zutenez, erabileran eragitea da gaur egun erronkarik nagusiena, eta horregatik hain zuzen, erabilerari begira landutako egitasmoetan jarriko dute aurten indarra. Hala, Internet bidez beren kabuz Boga programarekin euskalduntzen dihardutenei, Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatuko diete aurten. Mintzalagunaz gain, asteburuetako barnetegiak, kultur astea, txangoak eta bestelako kanpo ekintzak programatuko dituzte, guztiak ere mintza praktika egitera bideratuak. Ohiko euskara eskoletarako ordutegi zabala dute aukeran, goizeko zazpietan hasten baitira eskolak ematen. Maila guztiak eskaintzen dituzte, eta azterketen prestaketan ere laguntzen diete hala behar dutenei; E.G.A, Hezkuntzako eta Administrazioko Hizkuntza Eskakizunak… Pasaiako udalak matrikularen %75 berreskuratzeko aukera ematen duen beka sistema eskaintzen du, %85eko asistentzia eduki eta Lanbidek emandako lan eskaeraren ziurtagiria aurkezten dutenei; lan eskaeraren ziurtagiririk ez dutenak %50 berreskuratzeko aukera izango dute. Pasaian erroldaturik ez daudenek dagokion udalean eska dezakete diru laguntza.
Ongi etorria emango diete aurten udal euskaltegian izena ematen dutenei, jarraian euskararen erabileran eragin nahi duen ikastaro sorta oparoa eskaintzeko.
Hala iragarri zuten atzo Udal Euskaltegiko Ane Olkotzek eta Joxe Manuel Odriozolak, udaleko kultura zinegotzi Amaia Esnarriagarekin batera ikasturtea aurkezteko deitutako prentsaurrekoan.
Esan zutenez, erabileran eragitea da gaur egun erronkarik nagusiena, eta horregatik hain zuzen, erabilerari begira landutako egitasmoetan jarriko dute aurten indarra. Hala, Internet bidez beren kabuz Boga programarekin euskalduntzen dihardutenei, Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatuko diete aurten. Mintzalagunaz gain, asteburuetako barnetegiak, kultur astea, txangoak eta bestelako kanpo ekintzak programatuko dituzte, guztiak ere mintza praktika egitera bideratuak.
Ohiko euskara eskoletarako ordutegi zabala dute aukeran, goizeko zazpietan hasten baitira eskolak ematen. Maila guztiak eskaintzen dituzte, eta azterketen prestaketan ere laguntzen diete hala behar dutenei; E.G.A, Hezkuntzako eta Administrazioko Hizkuntza Eskakizunak…
Pasaiako udalak matrikularen %75 berreskuratzeko aukera ematen duen beka sistema eskaintzen du, %85eko asistentzia eduki eta Lanbidek emandako lan eskaeraren ziurtagiria aurkezten dutenei; lan eskaeraren ziurtagiririk ez dutenak %50 berreskuratzeko aukera izango dute. Pasaian erroldaturik ez daudenek dagokion udalean eska dezakete diru laguntza.