Enrike Abril lehiaketan, Luzaz Gazteren kontra galdu du Txostek
Enrike Abril Errebote Txapelketako partida jokatu zuen Txostek lehengo larunbatean, Oiartzunen. Luzaz Gazte taldea izan zuen aurrean, eta oiartzuarrek ez zuten irabazteko aukerarik izan: 1-13 galdu zuten. Txostekoek baja garrantzitsuekin ekin zioten pa...
Enrike Abril Errebote Txapelketako partida jokatu zuen Txostek lehengo larunbatean, Oiartzunen. Luzaz Gazte taldea izan zuen aurrean, eta oiartzuarrek ez zuten irabazteko aukerarik izan: 1-13 galdu zuten.
Txostekoek baja garrantzitsuekin ekin zioten partidari, eta Donibaneko Lohizunekoak inongo arazorik gabe irabazi zuten. Eurak dira aurtego txapela lortzeko faborito nagusiak, Euskal Herrikoa eta Frantziakoa irabazi ondoren. Maila ikusgarria eskaini zuten partidan.
Berri pozgarriena Txostekoentzat, Haritz Arruabarrena gazte oiartzuarraren debuta izan zen.