Garaipenekin hasi dute futbol denboraldia herriko bi taldeek
2011-2012 denboraldia bikain hasi dute Erregional Preferenteko herriko bi taldeek, eta bai Beti Onak eta baita Touringek ere hiru puntuak poltsikoratu dituzte. Bi lehiak larunbatean jokatu zituzten. Beti Onak etxean, Beraungo futbol zelaian, izan zuen ...
2011-2012 denboraldia bikain hasi dute Erregional Preferenteko herriko bi taldeek, eta bai Beti Onak eta baita Touringek ere hiru puntuak poltsikoratu dituzte.
Bi lehiak larunbatean jokatu zituzten. Beti Onak etxean, Beraungo futbol zelaian, izan zuen lehenengo partida, Irungo Dunboa Eguzkiren kontra. Azkenean, 2-0 gailendu zen etxeko taldea.
Touringek, berriz, kanpoan zeukan partida, Donostiako Kostkas Miren Bihotzaren kontra. Markagailua Errenteria-Oreretako taldearen alde mugitu zen, 0-1.
Datorren jardunaldian, honako lehiak izango dira: Lengokoak-Beti Ona eta Touring-Sanpedrotarra.