Ohorezko Erregional Mailako OKE Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak, porrot batekin hasi du denboraldia. Asteburuan, Berioren kontrako partida jokatu zuten etxean Oiartzungo mutilek, eta 2-4 galdu zuten. Oraindik goiz da sailkapenari begira jartzeko, bain...
Trintxerpeko itsas eskolan izena emate dutenen kopuruak gora jarraitzen du. Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Itsasmendikoi (IMK) sozietate publikoak “matrikulazio zifra oso positiboekin” ekin dio ikasturte berriari. Zabaldu dutenez,matrikulazioak %28 igo da iazko datuekin alderatuta. Datuak ikasturtearen inaugurazio ekitaldian aurkeztu dituzte gaur.
Sorpresetarako tartea estuegia zen, eta usteak berretsi baino ez ziren egin. Bermeon da Kontxako Bandera, Urdaibaik nagusitasun osoz irabazita. 24 segunduko aldea atera zion Urdaibaik Kaikuri, eta honenbestez ia minutuko aldearikin irabazi dute Kontxa ...
Ertzaintzak ikerketa abiatu du hilaren 8an arratsaldeko Alardea ospatzen ari zela gertatutakoa argitzeko. Kosta konpainia Bernat Etxepare kalean desfilatzen ari zela, eskopeta tiro batek balkoian zegoen Mari Carmen Gonzalez 65 urteko emakumea zauritu zuen eta Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten larri. Emakumea koma egoeran iritsi zen erietxera, eta larunbat goizean hil zen. Hurrengo goizean Ertzaintzaren komisaldegira gizonezko bat joan zen, tiroaren egilea bera zela esanez. Epaileak auzipetu du, ustezko lesio larriak leporatuta. Ezaguna da Alardeko partaide askok kartutxoen karga prentsatzen dituztela, berez egiten dutena baino zarata handiagoa egin dezan, nahiz eta Alardeko araudiak hori egitea debekatzen duen. Gainera, deskargak egiteko lekuak zehazten ditu araudiak ere, eta horien artean ez dago Bernat Etxepare kalearen ingurua. Larunbat eguerdian hasi ziren komunikabideak albistea zabaltzen. Hildakoaren senitartekoek gutun bat helarazi zioten udalari, komunikabideen artean banatu zezan. Besteak beste familiaren dolua errespetatu dezaten eskatzen zuten. Ikerketa amaitu arte gogoetarik ez egiteko eta «jaiekin loturiko beste gaiekin hikamikak sortzeko» gertakaria ez baliatzeko galdegiten zuen idatziak. Gertakaria izkutatzea leporatu diote udalari Larunbat arratsaldean bildu zen bozeramaileen batzordea, Mari Carmen Gonzalez zauritu eta bi egunera. Horrek egonezina piztu zuen herritarrengan eta ezbeharra ezkutatu nahi izatea leporatu diote udalari. Izan ere larunbat goizean, emakumea hil zela jakin zenean, [...]
ereintzak partida galdu du bidasoaren aurka
Bihar, etzi eta etzidamu ez da ez Irun ez Urnietara joan beharko ziklomotorrari IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) egitera. Izan ere, hiru egunetan zerbitzu hori Errenteria-Oreretan bertan emango du TÜV Rheiland enpresak. Lehentasuna emango zaie zik...
Hondarribiko jaiak hasteko bezperan hitz egin du Gorka Sarriegik (Irun, 1973) Gipuzkoako Hitza-rekin, jaiez gozatzeko asmoa du. Beharbada bere izenak ez du asko iradokitzen, baina Sorotan Bele taldeko abeslaria izan zela aipatzen bada, askori gogora etorriko zaie edozein herriko plazan zenbat gozatu zuen erroak Hondarribian zituen taldearekin. 1996ko azaroaren 30ean eman zuten azken kontzertua, Irunen, eta ordutik, bere bidea egin dute Sarriegik eta taldea osatzen zuten guztiek. “Itsasoan ibiltzeko afizioa beti izan dut, eta titulaziorik ez nuen. Libre nengoenez, Pasaiako Itsas Eskolan ikasketak egin nituen, eta administrazio ikasketak egin nituen Irunen”, dio Sarriegik, 1996ko azaroaren 30 hartatik zer egin duen galdetzerakoan. Ikasketa horiengatik, Hondarribiko Nautikoan lanean hasi zen, eta ondoren kirol kaian izan zen jardunean, hamar urtez. Egun Alkain dendan dabil lanean, Astigarragako egoitzan: “Musikaren alorra pixka bat apartatuta utzi nuen, beraz. 2001ean bakarkako diskoa atera nuen, Gorka Sarriegi izenekoa. Musika serioa-ren mundua albo batera utzita izan dudan arren, Urbil Artolarekin-eta harremana izan dut; beti egon gara elkarrekin geratzen eta abestiak egiten”. Izan ere, zazpikotea zen Sorotan Bele. Sarriegi abeslari nagusiaz eta Urbil Artolaz gain (gitarra eta ahotsak), Mikel Errazkin (flauta), Ritxi Salaberria (baxua), Aitor Etxaniz (bateria), Ixiar Amiano (teklatuak) eta Mikel Izulain (biolina) ziren taldearen osagaiak. “Taldea utzi eta [...]
Ondo ondo hasi du denboraldia Pasaiako talde nagusiak. 0-2 irabazi zuen Ondarroaren kontrako partida, denboraldiko lehena etxetik kanpo, eta lehen hiru puntuak poltsikoratu ditu. Trintxerpek, ordea, puntu bakarrarekin konformatu beharko du, bana berdin...
Etzi hasiko dute Oiartzun Irratian Kirolez blai! saioaren denboraldi berria. Oiartzun Kirol Elkarteari (OKE) buruz ariko dira. Gari Argote izango da gonbidatuetako bat, Ohorezko Mailako taldearen entrenatzailea. Bigarrena Mikel Salegi izango da, Liga N...
Beste egunean gertatu zitzaidana kontatuko dizuet. Giltza guztiak galdu nituen, eta Niessen barruan dagoen denda txiki batera joan nintzen behar nituen kopiak egitera (Mister Minit katekoa). Gizonak 80 euro kobratu zizkidan hamar kopia ezberdin egiteag...
2011-2012 denboraldia bikain hasi dute Erregional Preferenteko herriko bi taldeek, eta bai Beti Onak eta baita Touringek ere hiru puntuak poltsikoratu dituzte. Bi lehiak larunbatean jokatu zituzten. Beti Onak etxean, Beraungo futbol zelaian, izan zuen ...
Gipuzkoako Txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan Oiarpeko pilotariak. Kirolariak gogoz daude ahal duten gutzia emateko, eta ahalik eta urrutien iristea dute helburu. Ostiralean jokatuko dituzte lehen partidak Madalensoron. 19:15etik aurrera, lau p...
Denboraldia bukatzearekin batera, atzo itxi zuten Oiartzungo udako igerilekua. Larunbatean, berriz, puzgarriak eta txokolate jatea izan ziren, itxiera festan (irudian). “Uda honetan egin duen eguraldi aldrebesa kontuan hartuta”, udako igeri...